Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aterpetxeak
 

Gazte-aterpetxeak

Eskuratu nazioarteko aterpekide txartela on-line

Aterpekide-txartela

Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek,  aterpekide-txartela izanez gero.

Txartelak urtebete irauten du, hau da, 2017/02/01ean egindako txartelak 2018/02/01ean galtzen du balioa.

Txartel hau nazioartekoa da.

Non eskatu

Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa), nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo REAJek Euskadin dituen Gazte-aterpetxeetan  eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

 

Nola eskuratu

01 Eskaera

Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara  edo aterpetxetara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

Aukera ezazu dagokizun formularioa eta bertan zure datu pertsonalak bete itzazu:

Gazteentzat, Gazte-txartelarekin
  • Adina: 14 eta 30 urte bitartean
  • Tasa: 2,5 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik Gazte-txartela izanez gero, bai.
Ireki formularioa gazte-txartela duten aterpekide gazteentzat modalitateko txartela eskatzeko
 
Gazteentzat
  • Adina: 14 eta 30 urte bitartean
  • Tasa: 5 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteriak egindako txartelen bat izanez gero, bai.
Ireki formularioa aterpekide gazteentzat modalitateko txartela eskatzeko
 
Helduentzat
  • Adina: 30 urtetik gora
  • Tasa: 10 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Bai.
Ireki formularioa aterpekide helduentzat modalitateko txartela eskatzeko
 
Familientzat
  • 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
  • Tasa: 18 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.
Ireki formularioa aterpekide-txartela eskuratzeko - familientzat
 
Taldeentzat
  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: 16 euro
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.
Ireki formularioa aterpekide-txartela eskuratzeko - taldeentzat
 
Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeentzat
  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: ez da ordaindu behar tasarik
  • Posta bidez jasotzeko aukera: Ez.
  • Txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako  Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da.
Ireki formularioa aterpekide-txartela eskuratzeko
 

02 Tasa

Dagokion tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

Internet bidez eskatzen baduzu,  ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu (nola funtzionatzen duen ikus dezakezu demo honetan).

Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

03 Jaso

Ondorengo bi modutan jaso dezakezu zure txartela:

  • Posta bidez. Aukera hau erabiltzen baduzu, txartela 8 egunen buruan etxean jasoko duzu. Aukera hau aterpekide-txartel heldua, gaztea gazte-txartelarekin eta aterpekide-txartel gaztea modalitateetan dago. Azken bi horietan, eskatzaileak adina eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du aplikazioak.
  • Gazte Informazioa logotipoaTxartela jasotzea txartelak egiten dituen edozein bulegotan, hau da, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen  gazte-aterpetxeetan. Txartela jasotzeko, ezinbestekoa da adina eta baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztea. 
 
 
Logo Acrobat Reader

Eskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.

Azken eguneratzea: 2017/05/22
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana