Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

GAZTELAGUN programa: alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
- 23 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu. - Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea. - Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik). - Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta). - Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du. - Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan. - Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu. - Baldintza ekonomikoak: ·         Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 15.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. ·         Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 20.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. ·         Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 25.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak.  Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.
Edukia:
GAZTELAGUN programa: Eusko Jaurlaritzaren plan berria da, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Hala, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen zaizkie.
Epea:
2020/12/31
Kontaktua:
Alokabide:   Gamarrako atea, 1A-behea (Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz Errotaburu pasealekua, 1-7. solairua 20018 Donostia San Vicente, 8-behea (sarrera Uribitarte kaletik) 48001 Bilbo   Telefonoa: 944 044 708 / 945 569 020
Non:
  • EUSKADI
Posta Elektronikoa:
gaztelagun@alokabide.eus
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana