Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

AZSTIGAZTE lehiaketa
Deialdia egiten duena:
Astigarragako Udala
Baldintzak:
Lehiaketa honetan parte har dezakete Gipuzkoako 12-18 urte arteko gazteek. Hain zuzen ere, 2001-2007 urte artean jaiotako gazteak, hauek barne. Lehia­tze­ko momentuan, ondorengo adin-tartetak bereiztuko dira: — 12-14 urte (2007-2005 artean jaioak). — 15-18 urte (2004-2001 artean jaioak). Lehiaketarako lanak bakarka edo taldeka aurkez daitezke. Taldekako lanen kasuan, taldekideetatik bat Gipuzkoakoa izatea nahiko da lehiaketan parte hartu ahal izateko. Taldeko kide guztiak adin-tarte berdinekoak izan beharko dute.         Parte har­tzai­le batek, nahiz bakarka, nahiz talde bateko kide bezala, ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu. Aurkeztutako lanak originalak eta lehenago inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Baldin­tza hauetariko bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geldituko da partehar­tzai­lea, horretarako epaimahaiak berariazko erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanak ez duela baldin­tza horietako bat bete­tzen, jasotako saria itzu­li beharko du egileak.
Edukia:
XEDEA: Deialdi honen xedea Azstigazte programaren barruan Udal honek aurrera eramango dituen lehiaketetan Gipuzkoako gazteek aurkeztutako lan hoberenak sari­tze­a da.                2019. urtean, dokumentu honetan azal­tzen diren oinarrien arabera arautuko diren bi lehiaketa eramango dira aurrera adin tarte bakoi­tze­rako. Azstigazte programaren jomuga, gazteen garapen per­tso­nala da eta horretarako epaimahi batek aukeratutako gai zehatz bati buruzko jakinmina sortu, informazioaren bilaketa eta lorpenerako motibazioa sustatu, aurkezten diren zeregin guztiak aurrera eramateak suposa­tzen duen esfor­tzu eta lanerako gaitasuna garatu eta jendaurrean aurkezpenak egiteko norberaganako konfian­tza handi­tze­a bila­tzen du. LEHIAKETETAN LANDU BEHARREKO GAIAK: Lehiakideek, lehiaketa bakoi­tzan landu beharko dituzten gaiak hauek dira: 1. Lehiaketa: Sendia. 2. Lehiaketa: Murgiako Jauregia.   SARIAK:    — 12-14 urte (2007-2005 artean jaioak): *  1. saria: 150 €. *  2. saria: 50 €. — 15-18 urte (2004-2001 artean jaioak): *  1. saria: 300 €. *  2. saria: 100 €. Lanak aurkezteko EPEA: Lehiaketa bakoi­tze­ko lanak aurkezteko epeak hauek dira: 1.  Lehiaketa: 2019ko apirilaren 24 arte. 2.  Lehiaketa: 2019ko azaroaren 13 arte.
Epea:
2019/11/13
Kontaktua:
Astigarragako Udala  / Foru Enparantza 13 / 20115 Astigarraga (Gipuzkoa) / Telefonoa: 943335050
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • ASTIGARRAGA
Iturria:
2019-04-04ko 65. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Posta Elektronikoa:
kirola@astigarraga.eus
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana