Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

London School of Economics-en espezializazio-ikasketak egiteko bekak gazteentzat
Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.   b) Orain, eta gutxienez 2014ko uztailetik, administrazio auzotartasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean dutela egiaztatzea. Ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden unibertsitate edo fakultate batean egin dituztenen eskariak ere onartuko dira.   c) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, gehienez 32 urte izatea.   d) Nahitaezkoa izango da ingeleseko goi maila egiaztatzea.
Edukia:
Beken kopurua: 8.   Iraupena: Gehieneko ikasketa-aldia hiruhileko batekoa izango da, zehazki, 2019ko urritik abendura artekoa. London School of Economics-ek egindako programa espezifikoari egokituko zaio.   Zenbatekoa: 35.125 €.
Epea:
2019/06/14
Kontaktua:
Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusia / Gran Vïa, 25 / 48001 Bilbo / Telefonoa: 944 068 000
Non:
  • EUSKADI
  • BIZKAIA
Iturria:
2018-05-17ko 93. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana