Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Zigoitiko XXI. argazki lehiaketa
Deialdia egiten duena:
Zigoitiko Udala
Edukia:
Gaia: "Zigoitia berdea". Lanen aurkezpena: • Gehienez ere 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek. • Aurkezpena: argazki digitalak, jpg, bmp edo tif formatuan (benetako tamainan gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan behar du) edo argazki paperetan, gehienezko neurria 20 X 30. Eta 30 x 40 cm.ko kartulina edo euskarri gogor baten gainean, jarrita aurkeztu beharko dira. Kartulinaren atzeko aldean honako hau idatzi beharko da: izenburua eta kokapen geografikoa. • Zuri- beltzean edo koloretan, aurkez daitezke. • Itxitako kartazalean edo paperezko bilgarrian aurkeztu beharko da obra, kanpoaldean honako lema hau jarri beharko zaiolarik: “ Zigoitiko XXI. Argazki lehiaketa”- A kartazala” eta “obraren izenburua” • ”Zigoitiko XXI. Argazki lehiaketa”- B kartazala” eta ”obraren izenburua” lema duen beste kartazal edo paperezko bilgarri itxi batean, honako zehaztasun hauek dituen orri bat sartu beharko da: - Obraren izenburua. - Lehiakidearen datu pertsonalak (Izen-abizenak, NAN-a, helbidea eta telefonoa). • Egile batek obra bat baino gehiago aurkeztuko balu, lehen aipatutako pausoak jarraitu beharko ditu obra bakoitzean, lehiakide desberdinak izango balira , A eta B kartazalak obra bakoitzeko. • Obrak posta bidez bidaliz gero, posta-kartazal batean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak (A eta B). Aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 25era arte, Zigoitiko udal bulegoetan, 09:00etatik 14:00ak arte. Lanak zuzenean aurkez daitezke edo ziurtatutako posta bidez bidali: Zigoitiko Udala. Bengolarra 1. 01138 Ondategi (Araba). Sariak: 1º Saria: 300 €. + 50 €ko txartela argazkilaritza materialetan gastatzeko / 2º Saria: 225 €. / 3º Saria: 150 €. / 90 €-ko bi akzesit.
Epea:
2019/06/25
Kontaktua:
Zigoitiko Udala Bengolarra 1 - Ondategi 01138 Zigoitia Tel.: 945 464041 Faxa: 945 464052
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
  • ZIGOITIA
Iturria:
web
Posta Elektronikoa:
zigoitia@zigoitia.eus
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana