Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

AUZOLANDEGIAK 2019
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
1.- EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2019ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik. 2.- Erkidegoz kanpoko pertsonek, halaber, bizileku-baimena eduki behar dute. 3.- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18 -26 urte bitarteko gazteentzat dira. 4.- Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere. 5.- Umeekin egotea beharrezko duten ekintzak dituzten auzolandegietan lan egiteko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako agiria aurkeztu beharko da. 6.- Pertsona jakin batzuek ezin dute izenik eman, azken hiru deialdietako batean adjudikazioa lortu arren auzolandegian parte hartu ez dutenak, alegia; baina salbuespen gisa hartuko dira, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan plazari uko egiten ziotela jakinarazi zutenak.
Edukia:
Aurreinskripzioa apirilaren 16tik 24ra Internet bidez. EUSKADI: 1.- Nazioarteko auzolandegiak Agurain - (Araba) Pedroko Hezegunearen eta Aguraingo ingurune berdearen berreskurapena, garbiketa eta errebalorizazioa Modalitatea: Ondare naturalaren kontserbazioa (ENVI) Esparrua: Nazioartekoa - Hizkuntza: Ingelesa (ezinbestekoa da ingelesez ondo hitz egitea)  Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 2 Lemoa - (Bizkaia) Lemoatx 1937 Modalitatea: Arkeologia, ondare berreskuratzea eta memoria historikoa (RENO)/(ARCH) Esparrua: Nazioartekoa - Hizkuntza: Ingelesa (ezinbestekoa da ingelesez ondo hitz egitea) Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 2 Valdegovía - (Araba) Villamardones herri hustuaren iturriaren zaharberritzea eta kaleen egokitzapena Modalitatea: Ondare historikoa eta naturala berreskuratzea (RENO)/(ENVI) Esparrua: Nazioartekoa - Hizkuntza: Ingelesa (ezinbestekoa da ingelesez ondo hitz egitea) Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 2 Oharra: Atzerriko pertsonentzako erreserbatutako plazak bete gabe geratuko balira, auzolandegia estatuko gazteekin osatuko litzateke. 2.- Estatu esparruko auzolandegiak Arraia-Maeztu (Araba) Berreskurapen arkeologikoa San Ildefonso asfaltoen fabrikan  Modalitatea: Arkeologia eta ondare industriala berreskuratzea (RENO)/(ARCH) Esparrua: Estatukoa - Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak (Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat: 18 - 30 urte) Uztailaren 15etik 29ra - Plazak: 1 Lekeitio - (Bizkaia) Hirugarren adinekoentzako dinamizazioa Uribarren Abaroa egoitzan Modalitatea: Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa (SOCI) Esparrua: Estatukoa - Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak (Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat: 18 - 30 urte) Uztailaren 15etik 29ra - Plazak: 1 Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 1 Sopuerta (Bizkaia) Sopuertako bidegorria: Mugikortasun jasangarria sustatuz auzoak lotuz Modalitatea: Ingurumena (ENVI) Esparrua: Estatukoa - Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak (Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat: 18 - 30 urte) Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 1 Zamudio - (Bizkaia) Taper solidarioa eta zurekin nauzu Modalitatea: Gizarte lana (SOCI) Esparrua: Estatukoa - Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak (Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat: 18 - 30 urte) Uztailaren 15etik 29ra - Plazak: 1 Bergara - (Gipuzkoa) Belaunaldi arteko trukaketa Mizpirualde egoitzan Modalitatea: Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa (SOCI) Esparrua: Estatukoa - Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara Adina: 18 eta 26 urte bitartekoak (Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat: 18 - 30 urte) Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra - Plazak: 1 BESTELAKO AUTONOMIA ERKIDEGOETAN: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/auzolandegiak-2019-beste-autonomia-erkidegoetan/r58-3412/eu/ ATZERRIAN: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/auzolandegiak-atzerrian-2019/r58-3412/eu/
Epea:
2019/04/24
Kontaktua:
Zuzenean  Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 Bilbao   Telefonoa: 012
Non:
  • EUSKADI
Posta Elektronikoa:
gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana