Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
Gazte Sortzaileak beka 2019
Deialdia egiten duena:
Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua
Baldintzak:
16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har lezakete. Hiru kategoria antolatu dira: 16-24, 25-35 eta bestetik, sorkuntza arlo ezberdinak uztartuko dituzten proiektuak batzen dituena (kasu horretan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izan behar dira). Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke, eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan. Pertsona bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake. Proiektu honetan parte hartzeko, partaideek Gasteizen edo lurralde historikoan erroldaturik egon behar dute edo gutxienez bertan ikasten egon: unibertsitatean, batxilergoan edo lanbide heziketan. Kasu horretan matrikularen agiria aurkeztu beharko dute, erroldaturik ez badaude.
Edukia:
Helburuak: a) gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea. b) Gasteizko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez. c) gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea. Deialdi honetara aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute. Dokumentazioa: a) Landu nahi duen proiektuaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, estiloa, etab. b) Egoki ikusiz gero, proiektuaren lagina edo erakusgarria, edozein formatutan. c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. Proiektuak bidaltzea: uztailaren 2ra arte bidali daitezke helbide honetara: Gasteizko Udala (Erregistro Nagusia Teodoro Dublang margolaria 25. 01008. Vitoria-Gasteiz) edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Lanak posta elektronikoz bidali daitezke (horretarako azken eguna ekainaren 28a izango da).
Epea:
2019/07/02
Kontaktua:
Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua Frai Zacarias Martínez 2 - Oihaneder Euskararen Etxea 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 161522
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
  • VITORIA-GASTEIZ
Iturria:
web
Posta Elektronikoa:
gazteria@vitoriagasteiz.org
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana