#Etanireikasketakzer?
(Egoera)
Gustuko dudana ala lan aukera handiagoa emango didan zerbait ikasi beharko nuke?
Ez dira aukera kontrajarriak. Kontuan izan, gainera, gustuko duzuna ikasten baduzu gustuko lana aurkitzeko eta profesional ona izateko aukera handiagoak izango dituzula.
(Irtenbideak)
Nola egin aukera ez badut oso garbi benetan zer ikasketa ditudan gustuko?
Idatzi burura datozkizun aukerak guztiak orrialde batean eta aztertu bakoitzaren alde positiboak eta alde negatiboak: non ikasi, sarbiderako baldintzak, iraupena, matrikularen balioa...
Eta nola aukeratu gustuko ditudan lanbide desberdinen artean?
Lanbide horien ezaugarriak ezagutu eta zure izaera eta interesekin bat datozen aztertu behar duzu. Sarritan, gustuko ditugun lanbideen alde positiboak bakarrik ikusteko joera izaten dugu.
Ba al da nire izaera eta egoera pertsonalari hobeto egokitzen zaion ikasketarik?
Erabakia hartzeko, lan merkatua ezagutzeaz gainera, zure errealitate pertsonala ere ondo ezagutu behar duzu: izaera, gaitasunak eta trebetasunak, baloreak, eta egoera ekonomikoa.
(Aukerak eta arriskuak)
Unibertsitate ikasketak Lanbide Heziketakoak baino hobeak dira?
Ezin da bata bestea baino hobea denik esan. Nahi duzun lanbidera egokitzen den trebakuntza egin behar duzu. Gainera, hezkuntza sistemak batetik bestera pasatzeko aukera ematen dizu.
Nola jakin hartuko dudan erabakia zuzena izango den ala ez?
Zure esku dago: ekin gogor eta bikaina izaten saiatu, ez inoiz mugatu ikasgaiak gainditzera.
Eta zer egin behar dut gurasoek ez badute gustuko hartu nahi dudan erabakia?
Onartu zure ingurukoen aholkuak eta azaldu zure irizpidek: objektiboak badira onartuko dute.
(Laburpena)
Beraz?
– Zer ikasi argitzeko, aztertu gustuko aukeren alde positiboak eta negatiboak
– Gustuko lanbideak gehiago aseko zaitu irizpide ekonomiko hutsetan oinarrituak baino
– Lanbide guztiek dituzte alde on eta txarrak. Aukera egiterakoan, hartu denak kontutan.
– Ikasketak eta lanbidea aukeratzeko, aztertu zure izaera, trebetasunak eta beharrak ere.