Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Haurdunaldia borondatez etetea (HBE)

Haurdunaldia borondatez etetea (HBE) haurdunaldia amaitzeko prozedura kliniko bat da, osasun-profesional ziurtatuek gauzatzen dutena.

HBErako erabiltzen diren metodoak desberdinak dira, ernaldi-asteen arabera eta haurdunaren egoera klinikoaren arabera. Instrumentalak (kirurgikoak) edo farmakologikoak izan daitezke. Azken horiek 7. ernaldi-astea baino lehen bakarrik dira eraginkorrak. 14. astera arte, metodo erabilgarrienak xurgapena / karrakatzea dira eta, eskuarki, ez dute ospitaleratzea eskatzen. Ernaldi-egoera aurreratuagoetarako, maiz erditze-indukzioa erabil daiteke.

Martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoak sexu- eta ugalketa-osasunaren esparruko oinarrizko eskubideak bermatzen ditu, botere publikoei dagozkien betebeharrak ezartzen ditu eta haurdunaldia borondatez eteteko baldintzak erregulatzen ditu.

  • Betebehar komunak:
    HBE mediku espezialista batek gauzatu behar du, edo bere zuzendaritzapean gauzatu behar da, osasun-zentro publiko edo pribatu ziurtatu batean eta emakume haurdunaren berariazko eta idatzizko baimenarekin.
  • Emakumeak eskatutako HBE:
    Haurdunaldia ernaldiko lehen 14 asteetan eten ahalko da.
  • Arrazoi medikoengatiko HBE:
    Ez badira 22 ernaldi-asteak gainditzen, haurdunaren osasun edo bizitzarako arrisku larria dagoenean edo fetuan anomalia larriak egoteko arriskua dagoenean.

Haurdunaldiko edozein unetan, bizitzarekin bateraezinak diren anomaliak atzematen badira fetuan edota fetuan gaixotasun biziki larria eta sendaezina atzematen bada diagnostikoaren unean eta hala konfirmatzen badu batzorde kliniko batek.

HBE prestazioa osasun-sistema publikoaren sistemak finantzatzen du legezko baldintzak betetzen dituzten emakume guztietan, baldin eta eskatzen badute eta osasun-arreta publikoa jasotzeko eskubidea badute.

HBEren eskaera emakumeak egiten badu, honako izapide hauek egin behar dira:

  • Dagokion ginekologo edo emaginaren kontsulta eskaintzen duen osasun-zentrora joan.
  • Hor, gutun-azal itxian eta entrega-data adierazita, emakume haurdunentzat eta haurren zaintzarako eskuragarri dauden osasun-laguntza publiko, sozial eta ekonomikoei buruzko informazioa jasoko dute, baita antisorgailuei eta sexu seguruari buruzko informazioa jasotzeko eta HBEren aurretik eta ostean aholkularitza jasotzeko zentro eskuragarriei buruzko datuak. Hori ezin izango da gauzatu informazio hori ematen den data eta hiru egunera arte.
  • Hortik, osasun-zentro ziurtatu batera bidaliko da, HBE gauzatzeko, eta aipatu zentrora iristeko beharrezko argibideak jasoko ditu.

Legez eskatzen diren baldintzak betetzen badira, emakumeek osasun-zerbitzu pribatuak erabili ahalko dituzte zuzenean HBErako, eta horren kostua ordaindu.

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana