Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Lanbide Heziketak nola lanerako prestatuko zaituen - Bideotutoriala

Gogoratu:

  • Lanbide Heziketa ikasten baduzu, lan merkatuan sartzeko aukera emango dizun trebakuntza lortu ahal izango duzu.
  • Lanbide Heziketako ikasketak ez dira unibertsitatekoak baino hobeak edo okerragoak. Desberdinak dira eta elkarren artean osa daitezke. LHtik unibertsitatera pasa zaitezke eta alderantziz.
  • LHko ikasketak erdi eta goi mailako zikloetan banatzen dira. Lehenengoekin Teknikari titulua lor dezakezu eta bigarrenekin, aldiz, Goi Teknikari titulua.
  • Zikloek, oro har, bi ikasturteko iraupena dute eta trebakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuko duzu.
  • Erasmus+ europar programari esker praktikak atzerriko enpresatan burutu ahal izango dituzu.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Gustuko dudana ikasteko LHra jo behar dut. Ez litzateke hobe unibertsitatean?
Zergatik? Lanbide Heziketak trebakuntza ona emango dizu, eta lan-merkaturatze tasa altukoa.


Eta zergatik dute unibertsitateko ikasketek Lanbide Heziketakoek baino izen hobea?
Ezjakintasunagatik. Ez Lanbide Heziketa ez unibertsitatea ez dira bata bestea baino hobeak.


(Irtenbideak)

Zer eskaintzen dute LHko ikasketek? Nolakoak dira?
Eskaintza anitza eta espezializatua. Lanbide espezifikoetarako 140 titulazio ezberdin dira, 26 lanbide-arlotan sailkatuta, eta bi mailatan: erdi mailako zikloak eta goi mailako zikloak.

Zenbat urte behar dira eta non ikasi dezaket?
Teknikari zein Goi Teknikari titulua, normalean, bi ikasturtetan eskuratzen da. Euskadin zentro askotan eskaintzen da Lanbide Heziketa, batzuetan DBH eta Batxilergoarekin batera.

Azterketaren bat gainditu behar dut LH ikasi ahal izateko?
DBH amaitu baduzu zuzenean sar zaitezke erdi mailako ziklo batean. Batxilergoa amaitu baduzu goi mailako ziklo batean sar zaitezke. Bestela, sarbide proba burutu beharko duzu.


(Aukerak eta arriskuak)

Lan egingo dut ikasten dudan bitartean?
Bai. Heziketa ziklo guztiek 'trebakuntza enpresan' izeneko derrigorrezko ikasgaia dute. Erasmus+ europear programari esker, gainera, praktikak atzerrian egin ahal izango dituzu.

Behin ziklo bat amaituta ziur lana aurkituko dudala?
Lanbide Heziketak enpleagarritasun handia du Euskadin, bataz beste, % 70ekoa.

Lanbide Heziketa amaitu ondoren unibertsitatera joan naiteke?
Goi mailako Lanbide Heziketako ziklo bat amaitu baduzu unibertsitatean sar zaitezke.


(Laburpena)

Beraz?

  • Lanbide Heziketak lan merkatuan sartzeko aukera handiko trebakuntza emango dizu.
  • Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasketak desberdinak eta osagarriak dira.
  • Erdi eta goi mailako zikloak bi ikasturtekoak dira, trebakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuz.
  • Erasmus+ programari esker atzerriko enpresatan burutu ahalko dituzu praktikak.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2014 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana