Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Ziurtagiriak eta azterketak; ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta portuguesa

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua maila berberak ezartzen ditu hizkuntza guztietarako, eta, horiei esker, errazago homologa daitezke erakunde ziurtatzaileek emandako tituluak.

Ingelesa. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Ingeleseko ziurtagiriak ematen dituen erakunde ugari dago.

Espainian gehien ezagutzen denetako bat Cambridgeko Unibertsitatea da, Cambridge ESOL Exams direlakoak antolatzen dituena. Sei ziurtagiri daude, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratukoen parekoak, oinarrizko mailatik (A1) altuenera (C2) doazenak. Ziurtagiri horrek aintzatespen zabala du nazioartean, unibertsitateetan, negozio-eskoletan eta enpresetan.

Azterketa egin nahi baduzu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat zentro dago horretarako. Horietako batzuetan matrikula zaitezke, aldez aurretik inolako prestakuntzarik egin beharrik gabe. Gainerakoak akademiak dira, aldez aurreko azterketak antolatzen dituztenak, gero ikasleei azterketak egiteko. Tasak 60 eurotik (mailarik apalena) 200 eurora (mailarik aurreratuena) doaz.

  • Cambridge Young Learners (YLE) delakoa 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta hiru mailatan banatuta dago: Starters, Movers eta Flyers. Mailetako bakoitzean irakurmen-, idazmen, entzumen- eta mintzamen-ariketak daude. Azterketa horiei Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan dagozkien mailak A1 eta A2 dira.
  • Key English Test (KET) delakoa A2 mailaren parekoa da eta Preliminary English Test (PET) delakoa, B1 mailaren parekoa.
  • First Certificate in English (FCE) delakoa B2 mailaren parekoa da.
  • Certificate in Advanced English (CAE) delakoa C1 mailaren parekoa da eta ikasleak ingelesezko hizkuntza konpetentzia-maila altua duela adierazten du, eguneroko bizitzaren alderdi gehienetan eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna duela. Ziurtagiri hau hainbat enpresak eta unibertsitatek aintzatesten dute.
  • Certificate of Proficiency in English (CPE) delakoa, azkenik, C2 mailaren parekoa da, eta eskala profesional altuagoetan garatu nahi dutenei zuzendurik dago.

Beste ziurtagiri batzuk:

  • BEC (Business English Certificates), interesatuak negozioen testuinguruan duen trebetasuna balioesteko hiru azterketa (Preliminary Vantage eta Higher);
  • ILEC (International Legal English Certificate), abokatuei eta Zuzenbideko ikasleei zuzendua;
  • ICFE (International Certificate in Financial English), kontulariei eta finantzaren arloko profesionalei zuzendua;
  • IELTS (International English Language Testing System), ingelesez ikasi edo lan egiteko;
  • CELTA (Certificate in English Language Teaching to Adults), beste hizkuntza batzuetako hizlariei ingelesa irakasteko; eta DELTA (Diploma in Teaching English to Speakers of other Languages), aurrekoaren xede bera duena.
  • TOEFL (Test of English as Foreign Language) delakoaren bitartez ingelesa unibertsitate-mailan erabili eta ulertzeko gaitasuna neurtzen du. Ziurtagiri hori ingelesez mintzatzen den unibertsitate askotan eskatzen da. IELTS Britania Handiko ingelesera bideratuta dago; TOEFL Ameriketako ingelesera.
  • TKT (Teaching Knowledge Test) beste hizkuntza batzuetako pertsonen ingeleseko irakaskuntzaren ebaluazioa egiten duen Cambridge ESOLen azterketa bat da. Ingeleseko irakasleek izan behar duten funtsezko ezagutza aztertzen du probak.
  • CELTYL (Certificate In English Language Teaching To Young Learners) gazteei irakasten eskarmentu gutxi edo batere ez duten pertsonentzat da, eta, oro har, 5 urtetik 16ra bitarteko gazteei irakasteko gaitasunak garatu nahi dituzten guztientzat.

Ir al inicio

Frantsesa. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Frantzian aintzatetsitako diploma- eta ziurtagiri-aukera zabala dago gaur egun. Hori dela-eta, horietako bat hautatzeko garaian, kontuan hartu beharko ditugu gure egungo eta geroko premiak.

DILF, DELF eta DALF diplomak Frantziako Hezkuntza Ministerioak aintzatesten ditu, atzerritarrek frantsesez duten trebetasuna justifikatzeko. Centre International d’Études Pédagogiques erakundeak prestatzen ditu ziurtagiri hori eskuratzeko azterketak, Frantzian nahiz Espainian egin daitezkeenak.

Argazkiaren egilea: Francois de Halleux
  • Diplôme Initial de Langue Française (DILF) oinarrizko mailaren ikaskuntza-ziurtagiria da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailari dagokiona.
  • Diplôme d’Études en Langue Française (DELF) hainbat mailatan bereizten da, A1etik B2ra.
  • Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF), ostera, diploma aurreratua da, unibertsitateetarako sarbidea ematen duena.
  • Test de Connaisance du Français (TCF) Frantziako Hezkuntza Ministerioaren azterketa ofiziala da, atzerritarrak frantsesez duen trebetasuna aintzatesten duena. Komunikazio profesionalerako edo pertsonalerako erabiltzen den hizkuntzaren ebaluazio orokorra da. Kalifikazioek Europako Kontseiluak zehaztutako sei mailako eskalako pareko balioa ematen dute. Oinarrizko azterketak 80 galdera ditu, hautazko hiru atalekin. Galdera horiei esker, ahozko, idatzizko nahiz egiturazko trebetasunak ebaluatzen dira.
    Edonor aurkez daiteke nahi duen azterketara, bai eta, saio berean, diploma bat baino gehiagotara aurkeztea ere.
    Izen-ematea  zuzenean  egiten  da  azterketa-tokietan,  bai  Frantzian,  bai  Espainian. Ordaindu beharreko diru-zenbatekoa tokian-tokian aldatzen da.

Bestalde, Parisko Merkataritza eta Industria Ganberak antolaturiko azterketak egin eta gero, Français des Affaires et des Professions erakundeak ematen dituen zenbait ziurtagiri eta diploma hartzen dira barne. Negozioetara eta turismoarekin, ostalaritzarekin, zientziarekin, teknologiarekin edo legeekin lotutako lanbideetara bideratuta daude, Negozioetarako hiru diploma daude eta lau espezializatu.

Hona hemen Hezkuntza Ministerioak aintzatetsi eta Frantziako unibertsitateek onartutako beste diploma batzuk:
Certificat Pratique de Langue Française (CPLF), Diplôme d’Études Françaises (DEF) eta Diplôme Supérieur d’Études Françaises (DSEF).

Era berean, Alliance Françaisek emandako CEFP1, CEFP2, DL eta DSLCF diplomak Europako Kontseiluaren mailekin parekatuta daude eta mundu osoan aintzatetsita.

Azkenik, Business Language Testing Service (BULATS) azterketen zerbitzua da, sei mailatan banatuak. Ordenagailuz zein idatziz egin daitezke probak, eta ikasleak negozioetako hizkuntzan dituen trebetasunak neurtzen ditu. Ez dago Frantzian erabat aintzatetsita, baina mundu osoan onartzen da.

hasierara joan

Alemana. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Argazkiaren egilea: James F Clay

Alemaneko titulazio ofizialak bat datoz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratukoenekin bat datoz, hasiberrien A1 mailatik maila gorenera, C2ra, alegia.

  • SD1 edo Start Deutsch 1 (A1) delakoan 60 ikastordutik 150era hartzen dira barne. Azterketa hori gainditzeak zera esan nahi du: eguneroko egoeretako galdera, argibide eta mezu soilak ulertzen direla.
  • SD2 edo Start Deutsch 2 (A2) delakoan 150 ikastordutik 260ra hartzen dira barne, eta ikasleak eguneroko elkarrizketetako informaziorik garrantzizkoena ulertzen duela, galdetegiak bete ditzakeela edo elkarrizketa bateko alderdiren bat eztabaida dezakeela ziurtatzen du.
  • ZD edo Zertifikat Deutsch (B1) delakoan 260 ikastordutik 490era hartzen dira barne. Azterketa gaindituz gero, ikaslea gai da kazetaritza-testuak ulertzeko, zerbaiti buruzko informazioa emateko, zerbait proposatzeko edo adosteko.
  • Goethe-Zertifikat (B2) delakoaren bitartez, zera adierazten da: ikaslea gai dela gai zehatzen eta abstraktuen ideia nagusiak ulertzeko, testu-aukera zabal bat ulertzeko eta idatziz argiro eta egitura bati jarraituta adierazteko.
  • TestDaf edo Test Deutsch als Fremdsprache (Alemana Atzerriko Hizkuntzatzat dutenentzako Ziurtagiria B2-C1) delakoa aurkituko dugu. Hizkuntza ikasteko 525 eta 750 ordu eman izana hartzen du barne. Ziurtagiriak honako hau adierazten du: ikaslea gai dela informazio garrantzitsua ateratzeko, mezu osoak ulertzeko eta elkarrizketak edo diskurtso zientifikoak konprenitzeko. Gainditzeko, berariazko ikastaro trinkoa egitea gomendatzen da.
  • Goethe Zertifikat (C1) delakoak alemana 600 eta 750 ikasi izana hartzen du barne. Zera egiaztatzen du: ikaslea gai dela testu espezializatuak ahaleginik gabe uler ditzakeela. Era berean, gai dela ahoz bat-batean eta erraztasunez adierazteko eta pentsamenduak eta iritziak zehaztasunez emateko.
  • C2 Großes Deutsches Sprachdiplom-ek hizkuntza 750 ordutik 900 ordura ikastea eskatzen du, eta pertsona batek, ahaleginik gabe, alemanez irakurtzen eta entzuten duen guztia ulertzen duela ziurtatzen du. Hizkuntzaren oso gaitasun-maila altua eskatzen du. 

Alemaniako unibertsitate batean ikasteko, Unibertsitatean sartzeko Alemaneko Azterketa (DSH) egitea eskatzen da. Ziurtagiri hori eskuratzeko probek ahozko atala eta idatzizkoa dute. Idatzizko atalak zati hauek ditu: entzumena, idatzizko ulermena eta testu bat idaztea. Unibertsitate bakoitzak bere DSH azterketa prestatzen du, baina Alemania osorako arauen mende daude denak.

Azterketa hori gainditzeko, ahozko eta idatzizko probaren bi heren gainditu behar dira. Ikasle bakoitzak bi bider baino ezin du azterketa hau egin, beraz, gomendagarria da Alemaniako goi-mailako irakaskuntza-erakundeek antolatutako prestakuntza-ikastaroa egitea. Ikastaro hori doakoa da ia, ikasleak izena emateko kuota txiki bat baino ez baitu ordaintzen.

Ir al inicio

Italiera. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Argazkiaren egilea: Emily

1.- Dante Alighieri italiar hizkuntzaren proiektua (PLIDA)
1889an  sortu  zen Dante  Alighieri  erakundea. Berak  ematen  du  PLIDA  ziurtagiria (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri), italiar hizkuntzaren gaitasuna egiaztatzeko titulu  ofiziala.  PLIDA  ziurtagiria  Lan  eta  Gizarte  Politiken  Ministerioak  onartuta dago. Europako Kontseiluak ezarritako sei mailen eskalari egokitzen zaio ziurtagiri hau, italieraren gaitasuna atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzen duena. PLIDAren A1 maila bat dator Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1mailarekin. Eta mailaz mailako baliokidetasunak ezartzen dira: gorena PLIDA C2 da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C2ri dagokiona.
Horretaz gainea, PLIDAk bi ziurtagiri berezi ematen ditu:

  • Plida Juniores, deritzona, 13 eta 18 urte bitarteko gazteei begirakoa. Gazteek eurek  ezagunak  dituzten  testuingurutan  oinarrituta  dago  (eskola,  kirola,  aisia, eta abar). A1etik C1era.
  • Plida Commerciale, merkataritza-gaien   inguruan   italiera   darabilenari egokitutakoa.  Esparru  Bateratuan  aurreikusitako  hiru  mailen  gaitasuna  dago aurreikusita: B1, B2 eta C1.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak. plida.it.

2.- Perugiako Unibertsitateko azterketak (CELI)
Universita  per  Stranieri  di  Perugia   erakundeak  atzerritarrei  zenbait  test  eta azterketa-mota   eskaintzen   dizkie,   ikastea   eta   lana   ezaugarritzat   dauzkan testuinguru  bateko  hautagaien  italieraren  gaitasuna  ziurtatzen  duena.  Ministero della  Pubblica  Istruzione  erakundeak  onartuta  daude  ziurtagiri  hauetako  batzuk, eta  Italiako  unibertsitateetan  sarrera  egiteko  balio  dute  (CELI  3),  edo  italiera irakasteko estatuaren mendeko eskola eta institutuetan (CELI 5).
Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritzen dira, eta bost mailek badute parekotasuna:  CELI  1ek  A2rekikoa,  CELI  2k  B1ekikoa,  CELI  3k  B2rekikoa,  CELI  4k C1ekikoa eta CELI 5ek C2rekikoa.
Merkataritza  arloko  Italieraren  ezagutza-ziurtagiriak  (CIC). Hauek  ere  Europako Erreferentzia  Esparru  Bateratuan  dute  oinarria,  eta  langai  dute  enpresen  eta negozioen testuingurua. Bi maila bereizten dira CIC ziurtagirietan: CIC1 (B1) eta CIC2 (C1).
Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak:  cvcl.it

3.- Italiako Hizkuntza Akademiaren azterketak
Italiako  Hizkuntza  Akademia  (AIL)  elkargo  profesionala  da,  italiera  atzerriko hizkuntza gisa, eskola, erakunde eta irakaskuntzako adituak biltzen dituena.
Hona hemen banatzen dituzten diplomak:

  • DELI edo  Diploma Elementare di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan A2.
  • DILI edo Diploma Intermedio di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1 eta B2.
  • DALI edo Diploma Avanzado di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C1 eta C2.
  • DILC  eta DALC  edo Diploma Commerciale di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1 eta C1.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak: www.acad.it

Ir al inicio

Portuguesa. Ziurtagiriak, azterketak, ikastaroak

Argazkiaren egilea: Emily

1999an  ezarri  zen  Portugesa  Atzerritar  Hizkuntzatzat  kalifikatzeko  sistema  (PLE). Camões  Institutuaren,  Portugalgo    Gobernuaren    Hezkuntza    Departamentuaren eta  Lisboako  Unibertsitatearen  akordioaren  ondorengoa  izan  zen.  Sistema  horrek ahalbidetzen  du  PLE  delakoak  ezarritako  bost  mailak  garatzea,  aintzatestea  eta kudeatzea.

  • CIPLE,   Portugesa   Atzerritar   Hizkuntzatzat:   Hasierako   Ziurtagiria,   Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan A2.
  • DEPLE,   Portugesa   Atzerritar   Hizkuntzatzat:   Oinarrizko   Diploma,   Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1.
  • DIPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Diploma Ertaina, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B2.
  • DAPLE,   Portugesa   Atzerritar   Hizkuntzatzat:   Diploma   Aurreratua,   Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C1
  • DUPLE,  Portugesa  Atzerritar  Hizkuntzatzat:  Unibertsitate  Diploma,  Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C2.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak: letras.ulisboa

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/07/11
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana