Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/10/16

'Sexismoaren prebentzioa gizarte-sareetan' ikastaroaren balorazioa eta materiala

Gazteen Euskal Behatokiaren 2013ko Prestakuntza Planaren zazpigarren ikastaroa egin da Bilbon


Sexismoaren prebentzioa gizarte-sareetan ikastaroa egin da Bilbon, 2013ko urriaren 10ean eta 11n. Ikastaroaren helburu orokorra izan da gazteria teknikarien artean hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat garatzea, sare sozialetan dagoen sexismoa eta genero indarkeria lantzeko xedearekin. 

Ikastaroa June Fernández Casetek eman du, generoan aditutako kazetaria eta blogaria, sare sozialetan aditua, eta Sortzen, Berdintasun aholkularitzako laguntzailea.

26 lagunek partehartu dute ikastaroetan, honako lanbide-profilak dituztenak:

  • Horietariko % 73 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Bestetik, % 12 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Azkenik, % 15 beste profil profesional zuten lagunak izan dira.

Ikastaro bakoitzak 10 orduko iraupena izan du, bosna orduko bi saiotan banatua. 

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0 tik 10era bitarteko eskalan):


MATERIALA, gazteekin lan egiten duten guztientzat interesgarri gerta daitekeena

Bideoak: 

Web orriak:  

 Irakurgaia: Misoginia por WhatsApp (pdf, 48 kb)

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana