Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/10/03

2011n, 15 eta 29 urte bitarteko mila gaztetatik bik tratamendua hasi zuten, droga-mendetasunak direla-eta

2008az geroztik, joera beheranzkoa izan da etengabe

Gazteen Euskal Behatokiak Gazteen estatistikak atalean droga-mendetasunei buruz dituen datuak eguneratu ditu eta azkenekoak ezagutzera eman. 

Droga-mendetasunen ziozko tratamendu-hastapenak funtsezko adierazlea dira drogen erabilerak biztanlerian dituen eraginak neurtzeko. Substantzia psikoaktiboen gehiegizko erabilera edo mendetasuna direla-eta, urtean tratamendua hasi duten pertsonen kopuruaren berri ematen du adierazle horrek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak lantzen du, TIS, Toxikomaniei buruzko Informazio Sistemaren bitartez. 

2011n, 620 gaztek hasi zuten droga-mendetasunen ziozko tratamendua, EAEn. Kasu-kopuruak behera egin du azken urteotan. 2010 eta 2011 urteen artean, zehazki, beherakada % 13koa izan da. Azken hamarkadako mailarik altuena 2003koa izan zen (820 kasu), eta baxuena 2011koa.

Era berean, nabarmendu beharra dago gazteek erregistratutako kasu-kopuru osoan hartzen duten pisua murriztu egin dela. Hartara, 2011n, alkohola edo beste droga batzuk direla-eta tratamendua hasi duten pertsona guztien % 22 baino ez dira gazteak izan.

Droga-mendetasunak direla-eta hasitako tratamendu-kopurua eta gazteen tratamendu-hastapenek Tratamendu Hastapen guztietan hartzen duten ehunekoa, EAEn. 1999-2011 

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, TIS, Toxikomaniei buruzko Informazio Sistemak emandako datuak oinarri hartuta.

2011n tratamendua hasi zuten gazteen % 87 gizonak izan ziren (541) eta % 13 emakumeak (79). Drogen kontsumo problematikoari dagokionez, osasunerako arriskutsuak diren bestelako jokaera batzuekin gertatzen den bezala, jokaera maskulinoa ez da femeninoa bezain babeszalea. 

25 eta 29 urte bitartekoek hasi dituzte gazteen adin-taldeko tratamendu gehienak (% 47), 20 eta 24 urte bitartekoek, kasuen % 33, eta, 15 eta 19 urte bitartekoek, % 20. 

Tratamendua eragiten duten droga nagustienetan ohikoena kannabisa da, jarraiko bigarren urtez. Kasu-kopurua jaitsi bada ere (246tik 223ra), tratamendu-hastapenen % 36 hartzen ditu. Jarraian, kokaina dator, beherakada handia izan duena 2008az geroztik. 2011n 196 tratamendu hasi dira, kokainak eraginda. 

Tratamendu-hasieren tasa, hau da, alkohola edo beste droga batzuk direla-eta, 15 eta 29 urte bitarteko zenbat lagunek hasi duten tratamendua adin-talde horretako 1000 pertsonako, ‰ 2 da. Tasa askoz ere handiagoa da gizonen artean (3,3 milako) emakumeen artean baino (0,05 milako). Gainera, gora egiten du adinean gora egin ahala. 

Droga-mendetasunen ziozko tratamendu-hastapenak 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, adin-taldeen eta sexuaren arabera. 2011 

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, TIS, Toxikomaniei buruzko Informazio Sistemak emandako datuak eta, biztanle-kopuruari dagokionez, Eustaten datuak oinarri hartuta.

 Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistikak atalean kontsulta daitezke.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana