Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/10/10

EAEko gazteen % 77 heriotza-zigorraren aurka daude

Heriotza-zigorraren alde dauden gazteen ehunekoa, txikia izan arren, handitu egin da azken urteotan

Urriaren 10a Heriotza Zigorraren aurkako Mundu Eguna dela-eta, EAEko gazteek heriotza-zigorraren aurrean duten jarrera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Horretarako, Gazteen Euskal Behatokiak berak 2012ko martxoan egindako inkesta bat hartu da oinarri. Inkesta EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri egin zitzaien.

Inkestaren emaitzek adierazten dutenez, EAEko gazteen % 77 heriotza-zigorraren aurka daude. % 16k, ordea, alde daudela diote. % 7k ez dute iritzirik eman gaiari buruz.

Azken urteotako joera ikusita, antzeman daiteke heriotza-zigorraren alde dauden gazteen ehunekoak gora egin duela: % 9 zen 2008an eta % 16 da 2012an.

Juventud en España 2012 txostenean Estatu osoan jasotako datuen arabera, heriotza-zigorraren aldekoen ehunekoak inoiz ez bezain altuak dira Espainiako gazteen artean, % 43, alegia, nahiz eta galdera egiterakoan baldintza bat jarri: “delitu oso larriak egin dituzten pertsonentzat”.

Gazteen sexuak edo adinak ez du eraginik heriotza-zigorraren alde edo kontra egotean. Ikasketa-mailak, ordea, badu eraginik. Hain zuzen ere, amaitutako ikasketen maila zenbat eta altuagoa izan, behera egiten du heriotza-zigorraren aldeko jarrerak.

Nork bere burua ideologikoki nola definitzen duen ere esanguratsua da. Euren burua eskuindar edo zentrokotzat jotzen duten gazteek heriotza-zigorraren aldeko joera handiagoa dute euren burua ezkertiartzat dutenek baino. Nolanahi ere, heriotza-zigorraren aldeko jarrerak gutxiengoarenak dira, kasu guztietan.

Datuak ikusita, badirudi beharrezkoa dela gazteen hezkuntzan tolerantzia eta balio demokratikoak bultzatzen jarraitzea.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana