Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/06/14

EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2013rako diru-laguntzak

Agindua 2013ko ekainaren 5ekoa (EHAA 2013ko ekainaren 14a) (pdf, 247 kb)

Xedea: Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea.

Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere.

Deialdi honek 290.000 euroko diru kopurua du, eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Eskabideak aurkezteko lekua:

  • Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz),
  • Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean),
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lurralde ordezkaritzetan,
  • edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eskaera-orria euskadi.net guneko honako helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/13equipa/eu_1/1.html

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana