Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/08/09

Gazteen Euskal Behatokiak bere konpromisuan dihardu: Euskadiko gazteen egoera eta beharren inguruan ikertu, hezi eta informatu

Abuztuaren 12a, Gazteriaren Nazioarteko Eguna.

Gazteen egun honen ospakizuna dela-eta, Behatokiak urtearen lehen sei hilabeteetan egindako lanaren balantzea egin nahi du eta, bide batez, udazkenean eta urtearen azken amaieran aurrera aterako dituenak gogorarazi.

Behatokiaren eginkizun nagusietariko bat gazteen errealitatea ezagutzea da. 2013an zehar ikerketa ezberdinak burutu ditugu, batzuk jada publikatuak: “EAEko gazteen sinismenak eta erlijiozaletasuna”, “Kontsumo arduratsua EAEko gazteen artean” edo “Genero-desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan”. Beste batzuk, ordea, publikatzeko bidean daude, besteak beste, “Gazteen lonjak eta lokalak EAEn”. Honen datu aurreratzea otsailean aurkeztu genuen eta azaroaren publikatuko dugu. “Euskadiko Gazteak 2012” urtearen amaieran aurkeztuko dugu.

2014an hedatzeko asmoz, gaur egun Behatokiko ikerketa taldea bi ikerketa proiektutan murgilduta dabil. Bata, enpresagintza gaztearen ingurukoa; bestea, gazteen etxebizitza eta lanaren egoeraren ingurukoa. Gai biak 2010 eta 2011n egindako ikerketetan jorratuak izan ziren eta horrek alderaketak egiteko aukera emango digu, izandako aldaketak islatuz.

Behatokian bertan garatzen diren ikerketekin batera, beste hainbat iturritatik datozen datuak ere aztertzen ditugu, batez ere Eustat eta INE bezalako estatistika institutuetatik datozenak, eta Eusko Jaurlaritzako beste sailetatik datozenak. Lan hau gehienbat bi modutan zabaltzen dugu: Webgunearen Estatistikak atalean eta tarteka webgunean eta gizarte-sareetan zabaltzen ditugun gazteei buruzko datu estatistikoen analisietan.

  • Behatokiaren Estatistikak atalean datu-taulak sor daitezke hainbat aldagai erabiliz: lurralde historikoak, sexua eta adina, besteak beste. 100 adierazle inguru daude zortzi ataletan antolatuak: Biztanleria eta familia, Hezkuntza, Lana, Emantzipazioa eta etxebizitza, Osasuna, Euskara, Aisia, kultura eta kirola eta Balioak eta jarrerak. Aurten adierazle sistema 60 aldiz eguneratua izan da, zegokion atalean eskura zeuden azken datuak ezarriz.
  • Aurten argitaratu ditugun 26 Datu estatistikoen analisien artean honako hauek dira aipagarrienak: Enpleguaren egoera aztertzen duena, migrazio-mugimenduak aztertzen dituena eta martxoaren 8a zela-eta plazaratu genuen  lana eskuratzean antzematen den sexuagatiko diskriminazioaren azterketari buruz aritu zena.

Gazteen Euskal Behatokiak gazteen inguruko jakintza beste agenteei helaraztea ere du helburu. Horretarako, Dokumentazio Zentroa gazteen munduari eta horiei lotutako diziplinei buruzko dokumentazioa biltzen duen liburutegi espezializatua da eta ikertzaile, hezitzaile eta gazteei zuzenduriko politika eta programen kudeatzaileei informazioa eskuratzera bideratuta dago. Erabilera publikorako 3.800 liburu eta gazteei buruzko gaietan espezializatutako 85 aldizkari gordetzen ditu. Liburuen lagatzeaz gain, Dokumentazio Zentruak Irakurketa-gidak sortu eta zabaltzen ditu. Gida horietan intereseko gaiak eta azken aldian publikatutako artikuluen laburpenak azaltzen dira. Aurten bi irakurketa-gida aurkeztu ditugu: Sexu-aniztasuna eta Drogak eta gazteak. Era berean  zazpi Artikulu interesgarrien buletin argitaratu ditugu.

Behatokiaren hirugarren lan-esparrua profesionalen hezkuntza da. Antolatzen ditugun ikastaroen bidez gazteekin lan egiten dutenei, udaletxeetatik, hezkuntza sistematik edo entitate eta elkarteetatik, esparru ezberdinetan dituzten ezagutzak egunarazteko aukera ematea da

Urtarriletik ekainera sei ikastaro antolatu ditugu eta 128 lagun bertaratu dira. Ikastaroen balorazioak oso onak izan dira eta kasu batzuetan ikastaroa birritan egin behar izan da. Ikastaroetan jorratu ditugun esparruak honako hauek izan dira:

Urtearen azken hiruhilekoan beste bi ikastaro antolatuko ditugu. Lehenengoa 'Sexismoaren prebentzioa gizarte-sareetan’ eta bigarrena 'Enpresagintzarako baliabide praktikoak' izenekoak.

Gazteen Euskal Behatokiaren lanari buruz informazio gehiago nahi baduzu, jo gure webgunera, jarrai gaitzazu gizarte-sareetan edo eman izena bi hilabetean behin plazaratzen dugun Gaztedoc buletinean.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana