Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/08/27

Euskadin gazteen kopuruak 300 000 lagunetik behera egin du

EAEko gazteria indizeak behera egiten jarraitzen du eta 2014an % 13,4koa da

EAEren egitura demografikoari buruzko datuak eskainiko ditu jarraian Gazteen Euskal Behatokiak. Biztanleria osoan gazteek hartzen duten proportzioa jaitsiz doa arian-arian. Datuok Estatistika Institutu Nazionalaren Errolda Jarraian oinarrituta daude (INE).

Gizarte batean 15 eta 29 urte bitartekoek hartzen duten portzentajezko proportzioa adierazten du gazteria-indizeak. INEren behin behineko datuen arabera, 2014ko urtarrilaren 1ean EAEko biztanleria osoa 2 188 849 lagun ziren. Horien artean, 292 532 lagun 15 eta 29 urte bitarteko adina zuten, % 13,4 hain zuzen ere.

Gazteria-indizearen beherakada gizonen nahiz emakumeen artean gauzatzen da. 2014an % 14koa izan zen gizonen kasuan eta % 12,8koa emakumeenean.

Datuak lurralde historikoen arabera aztertuz gero, ez dago alde esanguratsurik. Alabaina, Araba da gazteria-indizerik altuena duen lurraldea, azterturiko aldi osoan.

2014ko urtarrilaren 1ean 140 917 atzerritar bizi ziren EAEn, biztanleria osoaren % 6,4. Atzerritarren pisua handitu egiten da proportzio hori gazteen artean aztertzen badugu. Aurretik esan dugun bezala EAEn 2014n 15 eta 29 urte bitarteko 292532 gazte zeuden. Horietariko 37 279 atzerritarrak dira, % 12,7koa hain zuzen ere. Horrez gain, atzerritarren gazteria indizea % 26,5ekoa da. Beraz, atzerriko biztanleen artean gazteen proportzioa altuagoa izateak mesede egiten dio Erkidegoko biztanleen piramideari.

Gazteria-indizeak eta 64 urtetik gorako lagunen ehunekoak izan duten bilakaera konparatuta, bien ibilbideak oso desberdinak izan dira. Gazteria-indizeak beheranzko joera izan du 1991ko % 25,4tik 2014ko % 13,4era. 64 urtetik gorakoena, aldiz, igo egin da etengabe, 1991ko % 12,7tik 2014ko % 20,8ra.

Datu hauek eskuragarri daude Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazle sisteman, Biztanleria eta Familia atalean. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana