Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/04/02

Ikastaroa: 'Drogak kontsumitzen dituzten nerabeekin eta gazteekin esku hartzen'. Izena emateko epea zabalik!

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2014ko maiatzaren 8an, 15ean eta 22an

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Drogak kontsumitzen dituzten nerabeekin eta gazteekin esku hartzen' ikastaroa. Kurtsoa Janire Gazopo Beaskoetxeak emango du, nerabeengan eta gazteengan eta drogetan espezializatutako hezitzailea. Arrisku-egoeran dauden gazteekin lanean eman du lan-ibilbidearen zatirik handiena, bai kalean, bai hezkuntzan, bai egoitza-baliabideetan. Etorkintza Fundazioan egiten du lan.

Drogak kontsumitzen dituzten nerabeekin eta gazteekin esku hartzeko hainbat protokolo ezagutzea da ikastaroaren helburu orokorra. Beste helburu batzuk hauxek dira:

  • Nerabeek eta gazteek kontsumitzen dituzten drogak eta euren funtzionalitatea aztertzea.
  • Esku-hartzearen xede diren pertsonen ezaugarriak aztertzea.
  • Kontsumoari lotutako arazoak konpontzeko esku-hartzerik eraginkorrenak aztertzea.
  • Gizartearen ikuspuntutik drogen kontsumitzaile gazteekin lan egiten dugun profesionalen ezaugarriak eta eginkizunak aztertzea.

 FORMULARIOA apirilaren 2tik 25era

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2014ko maiatzaren 8an, 15ean eta 22an
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko apirilaren 2an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: apirilaren 2tik 25era.
  • Ikasle kopurua:20

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana