Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/02/03

Ikastaroa: 'Nola sortzen eta kudeatzen dute gazteek nortasun digitala?'

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon, 2014ko martxoaren 4an, 11n eta 18an

 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Nola sortzen eta kudeatzen dute gazteek nortasun digitala?' ikastaroa. Kurtsoa Lorena Fernándezek, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak, emango du. Ikastaroaren helburu orokorra da interneten komunikatzeko eta hartu-emanetarako ezarri den espazio berria ulertzea (web 2.0 eta sare sozialak). Beste helburu batzuk hauxek dira:

  • Gazteek IKTei nolako erabilera ematen dieten aztertzea.
  • Azturak, jokaerak eta bizipenak gazteen eta gurasoen ikuspuntuetatik aztertzea.
  • Intimitatearen eta pribatutasunaren kudeaketan egon diren aldaketa kulturalei buruz gogoeta egitea.
  • Gazteen parte-hartze masiboa duten sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu- eta pribatutasun-baldintzak balioestea.

 Triptiko informatiboa (pdf, 809 kb), ikastaroa gaztelaniaz izango da.

 Non eta noiz:

  • Bilbo Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea.
  • Martxoaren 4an, 11an eta 18an.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko epea otsailaren 11tik 25era izango da

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana