Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berdintasuna, partaidetza eta gizartea
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzu erakundeen errolda

Zer da Gazte Elkarteen Errolda?

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak sortutakoa 1986ko urtarrilaren 15eko Aginduaren bidez (EHAA zk. 13; pdf, 201,79 kB), fondo dokumentala dugu, helburutzat Euskal Autonomia Erkidegoan gazte-elkartegintzak bizi duen egoera jasotzea duena.

Nor sar daiteke erroldan?

  • Gazte-elkarteak.
  • Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten entitateak.
  • Alderdi politiko, sindikatu, auzo-elkarte eta abarretako gazte-atalak
  • Gazteen taldeak, batzordeak eta koordinakundeak.
  • Gazteriaren Kontseiluak.

Nortzuk daude erroldan?

Nola eta non sartu erroldan?

Eskari-ereduari (docx, 22 kb) honako dokumentazio hau atxiki beharko zaio:

  • Eraketa Aktaren fotokopia.
  • Elkartearen estatutuen fotokopia.
  • Zuzendaritza organoen osaketa.
  • Erakundeak dagokion administrazio-erregistroan izena emana duela frogatzen duen agiria.

Aipatutako dokumentuak helbide honetara bidali: gazteria-politika@euskadi.eus

Erroldaren abantailak.

  • Gazte-elkarte gisa interesgarria gerta daitekeen informazioa jasotzea.
  • Kanpamenduen jarduerak eta antzekoak aldez aurretik jakinarazteko espedienteak tramitatzea.
  • Beste elkarte edo taldeekin harremanak izateko aukera handiagoak.
  • Gazte-elkarte edo -taldearen existentzia eta jarduerak jasota geratzea.
  • Gazte-elkartegintzaren egoeraren etengabeko eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak argitaratzen dituen elkartegintzari buruzko argitalpen edo gidaliburuetan azaltzea.
  • Beharrezko den edozein tramitazio-mota arintzea.
  • Aterpekide-txartela(taldeko modalitatean) doan.  

Lotutako informazioa:7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko elkarteei buruzkoa (EHAA zk. 134, uztailaren 12koa).

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana