Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berdintasuna, partaidetza eta gizartea
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gazteen partaidetza. Zer da Euskadiko Gazteriaren Kontseilua?

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Zer da?

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) bertoko 60 Gazte Elkartek baino gehiagok osatzen duten Eskubide Publikodun Erakundea da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Eusko Legebiltzarrak sortu zuen maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez.  

Lantzen dituen arloak ondorengoak dira:

  • Gazteon iradokizun eta aldarrikapenak babestu eta bideratzen ditu.
  • Elkarrizketarako eta hausnarketarako guneak bideratzen ditu.
  • Jarrera agertze eta salaketa ekintzak garatzen ditu.
  • Gizarteko komunikabideekin harremanetan dago.
  • Gazte ekimenen eta giza eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzen ditu.
  • Gazteon intereserako ikerketak eskatu eta gauzatzen ditu.

Horrekin guztiarekin lotutako gaiak aurrera eramateko, ondorengo atalak jorratzen dituzte: nazioartekoa, balioetan oinarritutako hezkuntza, bake heziketa, kultura aniztasuna, inmigrazioa, etxebizitza, astialdia, bolondresgoa, enplegua, bizi kalitatea, euskera, generoa, giza bazterketa, gazte politikak eta ingurugiroa & ekologia.

Ze helburu ditu?

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

EGKren oinarrizko helburuak ondorengoak dira:

  • Gazteen bizi-baldintzen hobekuntzan laguntzea.
  • Gazteen parte hartze soziala eta indibiduala sustatzea.
  • Gazteen sozializazioan laguntzea.
  • Gazteria Politika egokia indartzea.

EGK-k Gazteen parte-hartzeko gida (pdf, (pdf, 636 kb)  argitaratu du. Gida honek gazteek parte-hartzeko eskura dituzten tresnak azaldu eta deskribatzen ditu, haien alde onak eta txarrak zehaztuz. 

 

EGKren egoitzak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitzak ditu hiru hiriburuetan:

  • Gasteiz - Ramiro de Maeztu, 15 - Tel.: 945 220601
  • Bilbo -  Autonomia, 44 - Tel.: 94 4436143
  • Donostia - Andia, 11 - Tel.: 943 429767

Porta elektronikoa: egk@egk.org

Hasierara joan

Azken aldaketako data:  2014/10/02
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana