Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
«Banbalina arteko lanbideak» enplegu eta prestakuntza programa Bizkaian
Deialdia egiten duena:
Dema-Enpresa Garapena
Baldintzak:
Langabe dauden edo enplegua hobetu nahi duten gazteak (30 urtera artekoak), Bizkaian erroldatuak eta arte eszenikoen lanbide osagarriak euren lan bihurtu nahi dutenak, bai euren kontura bai inoren kontura.
Edukia:
Enplegu programa bat planteatzen da, Demak Pabellón 6 zk. elkartearekin aurrera eramango duena, eta haren bidez 6 pertsona aukeratuko dira, lanik gabe edo enplegua hobetzeko prozesuan daudenak, sormenezko industrian kokatzen den jarduera baten prestakuntzaren bidez (kasu honetan arte eszenikoak), jardueraren lanbide osagarriak ikas ditzaten eta aukera eta gauzapen profesionalerako tokia aurki dezaten. Prestakuntzarekin batera lanaldi partzialeko 5 hilabeteko kontratazioa eskainiko da, prestakuntzaz gain, benetako lan esperientzia eskuratzeko. Azken helburua da prestakuntza eta enplegu epearen amaieran parte-hartzaileek lanbide batean trebatzeko helburu profesionala lortzea eta ohiko lan merkatuan sartzea. Ibilbidean parte-hartzaileek tutore baten laguntza eta babesa izango dute, aurrera egin dezaten; era berean, euren helburu profesionala ikustarazten lagunduko die, bai eta etorkizuneko aukerak ere eta nola prebenitu edo aurre egin ager daitezkeen oztopo guztiei.
Epea:
2018/12/16
Kontaktua:
Dema-Enpresa Garapena Fanderia kal. 2, Barakaldo Elkartegia eraikina, 104. modulua Barakaldo Telefonoa: 944 189 055
Non:
  • EUSKADI
  • BIZKAIA
Iturria:
2018-12-03ko 232. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana