Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Batxilergoa

BIGARREN HEZKUNTZAREN AZKEN ETAPA

Batxilergoa Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urteko iraupena du, eta unibertsitaterako edo goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbidea da.

Helburuak

Etapa horretako ikasketek honako helburu hauek dituzte:

  • Prestakuntza orokorra ematea ikasleari, giza eta adimen-heldutasuna har dezan laguntzeko. Hartara, ezaguerak eta trebetasunak jarriko zaizkio eskueran, herritar erantzule eta kritiko izaten ikas dezan.
  • Ezaguera-multzo bat ematea ikasleari, geroan egin nahi dituen ikasketen oinarria izan daitezen.
  • Ikaslearen interesak, lehentasunak eta aukerak bideratzea.

Batxilergo-motak

Lau batxilergo-mota daude. Geroko ikasketen aukerei hobeki erantzuteko, eta baita ere, ikasleak dituen interesak, gaitasunak eta trebetasunak egokiago bideratzeko. Hona hemen lau motak:

  • Natura eta Osasun Zientzien Batxilergoa.
  • Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa.
  • Teknologia Batxilergoa.
  • Arte Batxilergoa.

Prestakuntza-ibilbideak

Batxilergoaren egituran prestakuntza-ibilbideak daude, horiek ikaslearen geroko ikasketen araberakoak dira. Hori horrela, irakasgaiak honela sailkatzen dira:

  • Irakasgai komunak
  • Modalitateko irakasgaiak
  • Aukerako irakasgaiak

Etapa honen helburuak lortzen dituen ikasleari Batxilergoko titulua emango zaio.

Gainera, interesgarria iruditzen bazaizu, batxilergoa ematen duten ikastetxeen zerrenda kontsultatu dezakezu.

Azken eguneratzea: 2012/10/29
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana