Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Helduen Hezkuntza (HHE)

Helduen Hezkuntzak (HHE) oinarrizko prestakuntza eskaintzen du, hau da, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeraino doan prozesua eskaintzen du.

HHEk bi hezkuntza-mota ematen ditu:

  • Zuzeneko hezkuntza. HHEko ikastegietan ematen da eta izena eman ahal izateko, 18 urte beterik izan behar dituzu edo matrikulazioko urte naturalean bete behar dituzu, non eta ez zaren matrikulatu, ikasturtearen hasieran, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastegi batean.
  • Urrutiko hezkuntza. Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako Ikastegian ematen da. eta izena eman ahal izango duzu, baldin eta derrigorrezko eskola-adina (16 urte) gainditu baduzu, eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez badaukazu.

Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu ondoren, batxilergo batera edo maila ertaineko heziketa-ziklo batera joateko aukera izango duzu.

Gainera, hurrengo ikasketa hauek ere ematen dira: helduen kualifikazioa hobetzekoak, autoikasketa egiteko gaitasuna garatzekoak, eta gizarte-, kultura- eta lan-arloetan parte hartzekoak, eta azken horien artean, goi-mailako heziketa-zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probak prestatzekoak.

Informa zaitez hemen duzun Helduen Hezkuntzako ikastetxeen zerrendan (aukeratu lehenengo "Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Zerrenda" eta gero "Helduen Hezkuntza").

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana