Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza

Lanbide Heziketa

Oharra: Orrialde honetan oinarrizko informazioa aurkituko duzu. Informazio zehatzagoa Lanbide Hezkiketaren atarian. 

Zer da Lanbide Heziketarako Sistema

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketa Euskadin

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak.
  • Goi-mailako heziketa-zikloak.
  • Espezializazio-programak.

Lanbide Heziketako tituluak hauek dira:

  • Oinarrizko Profesionalarena, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Teknikariena, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Goi-mailako Teknikariena, Unibertsitatean sartzeko aukera izango dute.

Ir al inicio

 Lanbide arloak

Lanbide munduan arrakasta duten 140 agiri baino gehiago ditu Lanbide Heziketak. Agiri horiek arloetan taldekatzen dira. 

Ondorengo lanbide arlo hauetan aurkitu daitezke Erdi Mailako Zikloak edo eta Goi Mailako Zikloak, eta ikasketek, Teknikari eta Goi mailako teknikari titulazioa eskaintzen dute.

Ir al inicio

Zikloetarako sarbide probak

Sarbideko proba, urratsez urrats: onartuen prozedura, baldintzak, gai zerrendak, egutegia, inscripzioak.

 

Ir al inicio

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak 

Proba librea izango duten titulazioen zerrenda ikus dezakezu.

Adineko betekizunak:

  • Teknikari titulua lortzeko  18 urte aurten beteak
  • Goi-teknikari titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek)

Ikasketa betekizunak:

  • Teknikari titulua lortzeko (hauetako baten bat)
    • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea
    • teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
    • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
    • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
    • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
  • Goi-teknikari titulua lortzeko (hauetako baten bat)
    • Batxilergoko titulua izatea
    • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea
    • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
    • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
    • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

Besteak:

  • LOGSE titulu batean matrikulatzeko:
    Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat.
  • LOE titulu batean matrikulatzeko: (hauetako baten bat)
    Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek. Ir al inicio
    Egin ahal izateko eskakizunak betez, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazio bat egiaztatu dutenak (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira).

Lanbide Heziketa Urrutiko Moduan

Egilea: Molly Des Jardin
Lizentzia: eskubide batzuk erreserbatuta

Urrutiko Lanbide Heziketarako tituluak eta bertaratze bidezko Lanbide Heziketakoak berdin berdinak dira. Modalitate honetan ikasketak online egiten dira, teletutore baten laguntzarekin; modulu batzutan bertaratze bidezko praktikak egiten dira. Urrutiko modalitatean, Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako irakastaldia irailetik ekainera bitartekoa izango da, biak barne.

Sartzeko baldintzak

  • Adina: Irakaskuntza modalitate honetan sartzeko, teknikari-tituluetarako hemezortzi urte izan behar dira eta goi-mailako teknikari-tituluetarako hogei urte izan behar dira, edota hemeretzi teknikari-titulua dutenentzat.
  • Akademikoak: Modalitate honetan sartzeko eskakizunak Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako oro har ezarritakoak izango dira.

Ir al inicio

Ikas-ekimeneko erregimeneko Lanbide-Heziketa duala

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide-Heziketa dualaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.

Programa hau ikastetxeen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez garatuko da, eta enpresek ikastetxeen eskura jar ditzakete lanbide-modulu edo prestakuntza-modulu zehatz batzuk erabat edo partzialki emateko guneak, instalazioak edo adituak.

Orokorrean, proiektuek kontuan hartuko dute heziketa-zikloaren lehenengo ikasturtea ikastetxean egitea, eta bigarren ikasturtea, berriz, ikastetxean eta enpresan egindako txandakako ikas-ekinezko prestakuntza izatea.

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana