Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Neska arbeleanHizkuntza-Eskola Ofizialek hizkuntza bat ikasteko beste aukera bat eskaintzen dute. Euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza ikasteko aukera ere badago Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Hala nola alemana, frantsesa, ingelesa, italiera, portugalera, errusiera edo española.

Hizkuntza-Eskola Ofizialetan ematen den irakaskuntzak tresnatzat hartzen du hizkuntza. Hautatutako hizkuntza-ezagutzari esker, ikaslea gauza da hizkuntza hori ulertzeko eta hizkuntza horretan mintzatzeko eta idazteko. Ikasketa horietan interesa baduzu, irakur ezazu Hizkuntza-Eskola Ofizialei buruzko informazio gehiago.

Matrikula libre 2017/18: 2018ko otsailaren 15etik 28ra (13:00ak arte)

Ikastetxeen sarea Euskadin:

Ikasketa plan berria

2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plana aldatu egin da. Ikasketak 3 mailatan egituratuko dira: oinarrizko maila, erdiko maila, goiko maila eta gaitasun mailaA2, B1, B2 eta C1 ziurtagiri akademikoa jasoko du ikasleak Oinarrizko, Erdiko, Goiko edo Gaitasun maila gainditzean. Titulazio hauek balioa dute Europa mailan

Modalitateak: Ofiziala eta librea

  • Ofiziala: eskolan ematen dena. Ikasleak klaseetara joaten dira eta azterketak mailaka egin ditzakete dagozkien deialdietan. Matrikula egiteko deialdia uztailean egiten da.
  • Librea: ikasleak zikloetako azterketetara baino ez dira aurkezten. Eskolak urtero prestatuko ditu azterketa-deialdiak erregimen librean egiten dituzten ikasleentzat eta gaindituez gero dagokion eskola ziurtagiria emango zaie. Erregimen libreko ikasleak matrikulatzeko deialdia otsailean edo martxoan egiten.

Ikasleak gutxienez 16 urte izan behar ditu matrikulatu ahal izateko. Hemen ikus ditzakezu matrikula eta azterketa datak.

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana