Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Autoz bidaiatzea

Europan

Ibilgailu partikular batean bazoaz, ez ahaztu honako hauek eraman behar dituzu:

Argazkiaren egilea: epSos.de
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 
  • Gidabaimena.
    Europar Batasuneko herrialde batean emandako indarreko gidabaimena balioduna da gainerako Estatu kideetan.
    Herrialde gehienetan, ibilgailua gidatzeko gutxieneko adina 18 urte da. Autoak alokatzeko gutxieneko adina aldatzen da EBko herrialde batetik bestera, baina 20 urtetik 23 urtera bitarte izaten da normalean. Zenbait herrialdetan gehieneko adina ere izaten da, 65 urtetik 75 urtera bitarte izan daitekeena.
  • Ibilgailuaren zirkulazioko baimena.
  • Ibilgailuaren asegurua eta indarreko ordainagiria.
    Autoaren aseguruaren polizak gutxieneko estaldura (hirugarrenekiko estaldura) eskaintzen dizu automatikoki, EBko kide guztien eta Islandiaren, Norvegiaren eta Suitzaren legeriak eskatzen duena. Zure herrialdean arrisku orotako asegurua baduzu, egiaztatu atzerrian ere estaltzen zaituela.
    Gutun berdea [EN][FR] ez da nahitaezkoa EBn barrena bidaiatzeko, baina nazioartean onartua dago aseguru-proba gisa, eta kalte-ordainak erreklamatzeko bidea errazten du istripua izanez gero. Gutun berderik ezean, hobe duzu nahitaezko aseguruaren egiaztagiria eramatea.
    Zure aseguru-etxeak Europako istripu-partea eman diezazuke, dokumentu estandar horretan zure datuak errazago betetzeko aukera izan dezazun atzerrian istripua izanez gero.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela egunean, baldin eta ibilgailuak lau urtetik gorako antzinatasuna badu.

Bide segurtasuna

Bide-segurtasunari, abiadura-mugei, bidesariei, alkoholemia-mugei eta Europan barrena gidatzeko bestelako informazio praktikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Europar Batasunaren ataria.

Autoa partekatzea

Ezagutzen duzu Carpooling delakoa?

Autoa beste zenbait pertsonarekin partekatzeko aukera ere baduzu. Ekimen horri esker dirua aurreztuko duzu eta gutxiago kutsatuko duzu, bidaiatzeko modu erraz eta merkea izateaz gain:

Hasierara joan

Euskadin

Autoz bidaiatzeko agiriak:

Argazkiaren egilea: mallix
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 
  • Gidatzeko baimena.
  • Autoaren zirkulazio-baimena.
  • Autoaren asegurua.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoa, hau da, IAT.

Europar Batasunetik kanpora ateratzen baldin bazara, gidatzeko nazioarteko baimena behar duzu. Euskadin, ondorengo bulegoetan eskura dezakezu baimena:

  • Araba - Gasteiz etorbidea, 13-15 - 01008 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945 222 058
    Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara
  • Bizkaia - Jesusen Bihotza enparantza, 5 -4º - 48011 Bilbao - Tel.: 944 421 300
    Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara
  • Gipuzkoa - Julio Caro Baroja enparantza, 2 - 20071 Donostia - Tel.: 943 452 000
    Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara

Autoa partekatzea

Argazkiaren egilea: Kyle Taylor
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 

Autoa partekatzeko deitura berria da Carpooling. Eguneroko nahiz aldiroko bidaiak kotxea partekatuz burutzea da ekimen honen helburua. Bidaiatzean gastuak gutxitzea eta ingurugiroan ahalik eta kalte gutxien egitea du oinarri. Gainera, bidaia bera egiten duten pertsonen arteko harremana ere sustatzen du.

Munduko herrialde ezberdinetan aurkitu daiteke ekimen hau eta hirietako trafiko eta kutsadura maila jaistea eragiten du.

Zerbitzu hauetan, zurearen antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak aurkituko dituzu, eta zure ustez bidaia bera partekatzeko egokiak diren pertsonekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Ondoko egoeretan erabili ditzakezu zerbitzu hauek, besteak beste:

  • Lanera joateko
    Inguruko laneko zentroren batera joaten bazara eta zure ibilgailu pribatuarekin ibilbide bera egin behar baduzu edo autoa partekatu ahal izateko norbaiten bila ari bazara, hau egin dezakezu autoa partekatzea lanera joateko.
  • Unibertsitatera joateko
    Unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu eta edozein unibertsitatetara bidaia bera partekatzeko norbait bilatu nahi baduzu, hau egin dezakezu: autoa partekatzea unibertsitatera joateko.
  • Bidaian joateko
    Bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, beste hiri batzuetan edo baitan atzerrian ere, hemen topatu ahalko dituzu bidaiako gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak.

Autoan elkarrekin

Mundu osoan zehar lan egiten duen Compartir.org web gunea ere eskura duzu. Bertan,  zure garai berean leku berera bidaiatzeko asmoa duten pertsonak ezagutu ditzakezu. Bidaia bat egiten duzunean autoa partekatzeko aukera ere baduzu. Euskadin, Autoa Partekatzeko zerbitzua bultzatzearen aldeko Hiri eta Erakunde Sarean interesatuta dauden honako udal eta erakundeak aurki ditzakezu besteak beste: Amurrio, Arrasate-Mondragón, Azpeitia, Bilbao, Debegesa, Eibar, Iurreta, Goierri, Lasarte-Oria, Legazpi, Urola Kosta, Vitoria-Gasteiz, Bizkaiko Teknologi Parkea eta Zuatzu Enpresa Parkea. 

Bestalde, zure asmoa aparkalekua partekatzea bada compartirparquing udalerrriek osatzen duten sarean aukera anitz aurkituko dituzu.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana