Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

KZgunea: Internet zure eskura

KZgunea logoa

KZgunearen barnean garatzen diren aktibitate nagusiak Teknologia Berrien inguruko formaziora, IT Txartelaren frogen antolakuntzara eta enplegura sarbidea errazteko aktibitateetara zuzentzen dira batik bat. Pertsonek lan-mundura sartzeko erraztuko duten aktibitateak egiteko eskaria geroz eta handiago izanik, eta KZguneak aholkulari pertsonal bat doainik jartzen duela kontutan hartuta, azken urteetako parte-hartze datuak bikainak izan dira.

Honako zerbitzuak aurki daitezke KZguneetan:

  • Formakuntza:
    • Aurrez-aurreko formakuntza: Teknologia berrietan, Interneteko nabigazioan eta aplikazioetan, besteak beste
    • Formakuntza online
    • Microenpresa digitala: Mikroenpresentzako ikastaroak.
  • Zerbitzuak:
    • Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat komunitate birtualen sorrera.
    • Hizkuntzen ikasketa
      • Boga programa
      • e-elea programa
    • Teknologien Oinarrizko Konpetentzien ziurtagirien azterketak: IT txartela
    • Izenpe, Herritarren Ziurtagiri Elektronikoaren bitartez (HTE), posible da identifikatzea, autentikatzea eta sinatzea hainbat prozedura administratibotan telematikoki.
    • Sinadura Izenpe itsasontzi jokoarekin: Sinadura aurreratuko tresna berri honek itsasontzi jokoak konbinatzen ditu pasahitz batekin eta Izenperen kudeaketarekin. 

Egun, KZgunea Euskadi eta Informazioaren Gizartearen bigarren planean kokatzen da, Euskadi 2015 Agenda Digitalean.

KZgunea mugikorra

Zentro guztien informazio erabilgarriz betetako (online mapen gainean egindako geolokalizazioa, ordutegiak…) sakelako telefonoentzako gida honek zerbitzu eta ikastaroen Katalogoa ere badauka. Aplikazioa 1.1.4 bertsiora eguneratu da bateragarritasuna hobetzeko eta informazio batzuk aldatzeko.

Hilero gaurkotzen da informazioa.

iPhone - Lor ezazu iPhone-arentzako bertsioa AppStore-tik edo deskarga ezazu.

Android - Lor ezazu Android-arentzako bertsioa Google Play-tik edo deskarga ezazu.

Hasierara joan

Azken aldaketako data: 2017/02/07
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana