Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
'EXPLORER - Jóvenes con ideas' programa: gazteek sortutako enpresak abian jartzeko ideia lehiaketa
Deialdia egiten duena:
Santander Universidades
Baldintzak:
- 18 eta 31 urte bitarteko gazteak.
Edukia:
Programa honen bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.   Hiru proiektu onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat. Bertako sariei esker gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.     **** ZENTROAK EUSKADIN: Miñano, Barakaldo eta Donostia.
Epea:
2018/12/12
Kontaktua:
Álava Space BIC Araba Albert Einstein, 15. Miñanoko Parqke teknologikoa Miñano (Araba) Telefonoa: 945 29 82 82   Barakaldo Space   Altos Hornos de Bizkaia hiribidea, 33 48902 Barakaldo (Bizkaia) Telefonoa: 94 413 91 08 (ext. 2824)   San Sebastián Space   Punto Denda. Gipuzkoa plaza, 7 20004 Donostia-San Sebastián Telefonoa: 943 44 14 11
Non:
  • ESPAINIA
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana