Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak 2019 (Ekin Araba)
Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila
Baldintzak:
a) Enpresa unitate berria sortzeko proiektua duten pertsona fisikoek. Dirulaguntza ordaindu aurretik, sozietatea eratu beharko du hark, sozietate edo zerga egoitza Araban izanda, edota lurralde historikoko udalerri batean laguntza eskatu duen jarduerari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon beharko du. Ez da enpresa berririk sortuko lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten. b) Beren jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako erakundeek, enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badute, eta proiektu horrek aurrekoak ez bezalako nortasun juridikoa badu. c) Egoitza edo jarduera Arabatik kanpo izanda jarduera zentro bat lurraldera eraman edo bertan ezartzen duten erakundeek edo pertsona fisikoek. d) Araban diharduen jarduera zentro bat duten erakundeek edo pertsona fisikoek, eskaera egiteko egunean jarduera hasi edo hura eratu zenetik gehienez bi urteko antzinatasuna badute eta irteera fasean badaude.
Edukia:
Deialdi honen xedea: Araban enpresa berriak sortzea sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei. Eskabideak: Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan https://e-s.araba.eus, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Probintzia Plaza, 5 – 01001, Vitoria-Gasteiz), edo itundutako udalen erregistro orokorretan. Ekonomia garapenaren Zerbitzuari zuzendu behar zaizkio (Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Garapenaren Zuzendaritza).
Epea:
2019/03/29
Kontaktua:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra Probintzia plaza 5 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2018-12-21eko 147. ALHAO, 2018-04516. or.
Posta Elektronikoa:
emprenderenalava@araba.eus
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana