Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
"Zure ideiak balio du" XV. lehiaketa
Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia; Vitoria-Gasteizko Udala
Baldintzak:
Proposamen edo ideia ekintzaileak dituen pertsona orok parte har dezake (adin-mugarik gabe). Araban bizi direnei edo Arabako ikasleei lehentasuna emango zaie, baina ez da kontuan hartuko ideia ekintzailea zein sortze edo garapen-fasetan dagoen Parte-hartzaileek banaka edo taldean aurkez ditzakete beren proposamenak, eta edozein jardueratarako edo enpresa-sektorerako izan daitezke.
Edukia:
Helburua: arabarren ideia ekintzaileen berri ematea, horien garapen-maila edozein dela ere. Jarduera honen xedea da berritzaileak, sortzaileak eta egokiak diren negozio-ideiak aitortzea eta ezagutaraztea. Kategoriak eta sariak: - Ideiak: kategoria honetan, oraindik garatu ez diren ideiak jasoko dira, originalak edo etorkizunera begira potentziala edukitzeagatik ezagutaraztea merezi dutenak. Horrela, oraindik ideia garatu ez badute ere, espiritu ekintzailea duten ikasle gazteen edo pertsonen parte-hartzea sustatu nahi du epaimahaiak. Irabazleak diploma bat eta 500 euro jasoko ditu eskudirutan. - Jasangarritasuna: 2019ko edizioan garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen eta ekonomia zirkular berriaren elementuak hobekien sustatzen dituen proiektuari saria mantenduko da. Epaimahaiak diploma bat eta 500 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari. - Merkataritza eta turismoa: merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan.Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari. - Nekazaritzako elikagaiak: Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio nekazaritzako elikagaien sektorean egitekoa den aurkeztutako proiekturik onenari. - Industriala: industria-esparruan aurkeztutako proiekturik onenak ere diploma bat eta 1.000 euro jasoko ditu. - Zerbitzuak: pertsonen premiak gogobetetzera bideratutako proiektuakbiltzen dira atal honetan, baina merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez direnak, azken horiek kategoria propioa baitute. Irabazten duen proiektuak diploma bat eta 1.000 euro (eskudirutan) jasoko ditu. - Metxa Sari Berezia: aurreko kategoria guztietako proiektu guztien artean proiektu berritzaile eta eskalagarriena aukeratuko du Metxa azeleratzaileak, eta sari berezi bat emango zaio, hau da, Metxa Bootcamp gunean doan parte hartzea, 4.000 euroan balioetsitako partaidetzarekin. - Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da. - Ikusleen Sari Berezia: aurreko kategorietako proiektu guztien artean, bertaratutako ikusleek aurkezpenik onena bozkatuko dute, eta irabazleari Ikusleen Sari Berezia emango zaio, hau da, saria egiaztatzen duen diploma eta 300 euro eskudirutan. Lanen aurkezpena: e-postaz martxoaren 11ra arte.
Epea:
2019/03/11
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
web
Posta Elektronikoa:
info@alavaemprende.com
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana