Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurarako deialdia: «Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea» eta «Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa ematea»
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
a) Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan. b) 20 urte beteak izatea, izena aurrez emateko eskabidea egitean. c) Egiaztatu nahi diren konpetentzia-atalekin lotutako lan-esperientzia edo prestakuntza ez-formala justifikatzea, deialdiaren aurreko 10 urtekoak. – Lan-esperientziaren kasuan, gutxienez 3 urte justifikatu beharko dira, eta, guztira, lan egindako 2.000 ordu, gutxienez. – Prestakuntza ez-formalaren kasuan, I. eranskinean zehazten da gutxienez zenbat prestakuntza-ordu ez-formal justifikatu behar diren prestakuntza-atal bakoitzeko.
Edukia:
Ebazpen honen helburua da konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren 2019ko deialdia egitea, betiere azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuarekin bat etorriz, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan antolamendua eta prozedura ezartzen baitira lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko. Deialdia berariaz egingo da I. eranskinean zehazten diren konpetentzia-ataletarako, lanbide-kualifikazio honetan: «Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea» eta «Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa ematea». Hartara, erantzuna emango zaie Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren premiei.
Epea:
2019/04/12
Kontaktua:
Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua / Telefonoa: 688 69 95 65
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2019-03-08ko 48. EHAA.
Posta Elektronikoa:
dispositivo@ivac-eei.eus
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana