Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Europass, Europar Curriculuma.

Europass, Europar Curriculuma

europass logotipoa

Beste herrialde batean hezkuntza- edo prestakuntza-programa batean matrikulatzeko, enplegua bilatzeko edo atzerrian lan-esperientzia bat edukitzeko asmoa baduzu, zure gaitasun eta trebetasunak erraz ulertzeko moduan aurkezteko gauza izan behar duzu.

Europass sistema berriari esker, honako zeregin hauek errazagoak dira herritarrentzat:

  • Gaitasun eta prestakuntza pertsonalak Europa osoan aurkeztea, erraz eta Europa osoan (Europar Batasuna, AELC/EEE eta herrialde hautagaiak) aise ulertzeko moduan;
  • Europa osoan barrena mugitzea eta lan egitea.

Europass sistemak zazpi dokumentu biltzen ditu:

a) Interesdunak bere kabuz egin ditzakeen hiru dokumentu:

  1. Europass curriculum vitaea (CV)
    Europass sistemaren dokumentu garrantzitsuena da. Europa osorako estandarizatutako eta normalizatutako Curriculum Vitaea da, eta, horrenbestez, Europako herritar guztiei aukera ematen die gaitasun eta prestakuntza pertsonal guztiak eredu berean aurkezteko. Gainerako Europass dokumentuak ereduzko dokumentu horri eransteko aukera ere badago (i kusi ereduak).
  2. Gaitasunen pasaporte europarra
    Agiri berri hau, zure tituluak eta ziurtagiriak sartzeko portfolioa da, zure gaitasunen eta kualifikazioen berri ematen duena. Online sor eta egunera dezakezu, bai eta Europass CVan erantsi ere, osagarri gisa (ikusi eredua).
  3. Europass hizkuntza-pasaportea
    Europass hizkuntza-pasaporteak aukera ematen dizu Europan lan egiteko edo prestatzeko funtsezkoak diren zure hizkuntza-gaitasun pertsonalak deskribatzeko (ikusi eredua).
  4. Arrazoiak agertzeko gutuna (aurkezpen-gutuna).

b) Eskumeneko administrazioak egiten eta ematen dituen hiru dokumentu gehiago:

  1. Tituluaren edo ziurtagiriaren Europass osagarria
  2. Goi-mailako tituluaren Europass osagarria
  3. Europass mugikortasun-dokumentua

Zergatik erabili Europass agiriak?

Asko dira curriculum-ereduak, eta horien artean onena elkarrizketa egitera eta horren ondorioz lanean jardutera eramango zaituena da. Dena den, Europass eredua erabiltzeko gomendioa egiten dizugu. Zergatik?

  • Eredu bateratua, estandarra delakoa, gure mugetatik haratago erraz ulertzen dena.
  • Lan-kualifikazioei dagokienez, gardena da.
  • Europako herrialdeetan erabiltzen diren tokian tokiko kualifikazioen deskribapen- sistemen arteko baliokidetzak azaltzen ditu.
  • 2005etik hona 65 milioi CV egin dira.
  • Europass ereduak zuk daukazun “ahalmenaz” hausnar egitera bultzatzen zaitu, lan-mundura bideratu ahal duzun ahalmenaz alegia.
  • Ohiko ereduen aldean, Europass Curriculum Vitae-ak garrantzi handia aitortzen die lan-gaitasunei, komunikatzeko, antolatu eta kudeatzeko, edo lankidetzan aritzeko gaitasunei esaterako.
  • Interopertativity. Dokumentu honen bitartez, gero eta enplegu-plataforma gehiagotara konekta zaitezke zuzenean; Monster Xing-era, esaterako. Horrela, ez duzu zure enplegu-datuak etengabe kargatzen ibili beharko.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana