Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Sortu zure enpresa

Ekintzailetza eta coworking-aren inguruko bideoak

Euskadiko Gazteriarek Kontseilua
Coworkalari

Hasierara joan

¿Nora jo dezaket ekiten hasteko?

Lanbide, Euskal Emplegu Zerbitzua

Lanbiden, autoenplegurako baliagarriak diren tresnak aurkituko dituzu.

Adibidez, hainbat ideia proposatuko dizkizute, eta enpresa bat sortzeko eman behar dituzun urratsei buruzko informazioa emango dizute, zelan jaso ditzakezun diru-laguntzak, argibide juridiko eta administratiboak, eta beraien enpresa sortzea erabaki duten beste pertsona batzuen esperientziak aurkeztuko dizkizute. Horretaz gain sektoreka enpresen direktorio bat eskuragai duzu.

 

Garapen

SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren helburua da bere laguntza eta zerbitzuen bidez euskal enpresen hazkunde ekonomikoa sustatzea. Spriren webgunean ekintailetasunaren inguruko albisteak, laguntzak eta zure proiektua garatzeko laguntza gidak aurkituko dituzu.

Up! Euskadi euskal ekintzailetza sistemaren bloga da. Bertan gidak, albisteak, ekintzaileentzako inkubagailuen berri, eta helbide interesgarriak  aurkituko dituzu.

Garapen

Garapen garapen agentzien euskal elkartea da. Garapen-agentziek dagokien eskualdeko edo udalerriko garapen sozioekonomikoa sustatzea dute xede. Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen dute. Euskadiko agentziak honako mapan ikus ditzakezu.

Gipuzkoa Ekintzailea webgunean gipuzkoako eskualdeko laguntzak eta ekimenak zeintzuk diren ikus dezakezu.

Ekintzailetza bultzateko ikasketa programak EHU/ UPVn:


Ekingune! Euskal Herriko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Komunitatea da. Bertan bi proiekturen aldeko apostua egiten dute: urratsbat eta ikasenpresa.

Erasmus entrepreneurs: Truke programa honek negozio bat abian jarri nahi duten gazteei kanpoko enpresetatik ikasteko aukera ematen die. Horretarako atzerriko ekintzaileek beraien   jakintzak partekatzen dituzte gazteekin.

Deustuko Unibertsitatearen Ingenio programa, empresa bat sortu nahi duten gazteei laguntzeko programa da.

Team Academy Euskadi-Tecnalia prestakuntzak ekintzailetasuna eta lidertza garatzea du helburu.

 

Hasierara joan

Proiektuak, programak eta esperientziak

Harrobia Innovation Plaza Novia Salcedo Fundazioak kudeatzen duen gazte ekintzaileentzako espazio bat da. Gazteentzako ekintzailetasuna eta enplegua sustatzeko ekimenak garatzen dira bertan.

Yuzz

Yuzz programa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Oinarri teknologikoa duten idea berritzaileak laguntzea da lehiaketa honen helburua. Proposamenek bost hilabetez laguntza, formakuntza eta asesoramentua jasoko dute negozio planak abian jartzeko. Irabazle suertatzen diren hiru proiektuek sari potoloak eskuratuko dituzte. Euskadin Yuzz egitasmoarekin bat egiten duten zentroak Miñano, Barakaldo, Ermua eta Donostian daude.

Coworkalari

Coworkalari   Bilboko coworking ezberdinak mapeatu eta ezagutzera eaten dituen proiektua da. Elkarrizketa, testigantza eta topaketen bidez, Blboko lanerako espazio partekatu anitzak aztertzen ditu coworkalari bideoak.

Hasierara joan

Azken aldaketako data: 2016/04/22
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana