Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lana eta prestakuntza
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Europar Batasunean oposizioak egitea

lapiz bat, liburu bat eta koaderno batFuntzionario (administrazioa eta laguntzaileak) eta agente (aldi baterakoak eta kontratupekoak) izateko hautaketa-prozesuen deialdiak egiten dira urtero. Oposizio orokorrak dira, Europar Batasuneko Estatu kide guztiei irekiak. Ez dago nazionalitatearen araberako kuporik, ez eta parte hartzeko adin-mugarik ere.

Europako enplegu publikora sartzeko, hautaketa-prozesu zentralizatu bat gainditu behar da. Hautagaiak Europar Batasuneko instituzio eta agentzia hauetako batean lan egiteko kontratatuak izan daitezke.

Hautagairik egokienak aukeratzeko probak test gisako galderetan eta ebaluazio-zentro batean egiten diren probetan oinarritzen dira. Oposizioen proba gehienak “lanerako” hizkuntzetako batean egiten dira: ingelesez, frantsesez edo alemanez. Horretarako, B2 mailatik gorako ezagutzak eskatzen dira. Informazio gehiago: Europar Batasunean lan egitea.

Enplegu-motak eta enplegu-profilak

EBko instituzioek hainbat motatako enplegu-motak eskaintzen dituzte. Hauek dira bertako langileen kategoriak:

  • Funtzionarioak.
  • Kontratupeko agenteak.
  • Aldi baterako langileak.
  • Behin-behineko langileak.
  • Bekadunak
  • Zerbitzu-eginkizunetan dauden aditu nazionalak.
  • Parlamentuko laguntzaileak.

Enplegu-mota horiei, kontratazioari, sustapenei, soldatei eta prestazioei buruzko informazio zehatza bila dezakezu. 

Honako hau da eskatzen den profila: pertsona gaituak, motibatuak eta oso kualifikatuak, honako arloetako gaitasun orokorrak dituztenak: arazoak aztertzea eta ebaztea, komunikazioa, kalitatea eta emaitzak, ikaskuntza eta garapena, lehentasunak ezartzea eta antolakuntza, erresilientzia, talde-lana eta lidergoa.

EBko langileei dagozkien gaitasunen, esperientziaren eta atazen arabera, langileen eginkizuna politikak lantzea eta EBko legeria aplikatzea izan daiteke, proiektuak kudeatzea, komunikazio-estrategiak garatzea, aholkularitza juridikoa ematea edo hainbat erantzukizun-esparrutako askotariko jarduerak. Ikusi aldian-aldian nolako enplegu-profietako lanpostuetarako deialdiak argitaratzen diren.

Hautaketa-prozesuaren formatua kontratu-motaren (funtzionarioa, aldi baterako agentea edo kontratupeko agentea) eta eskatutako profilaren araberakoa da. Langileen profilei eta kategoriei, enplegu-aukerei eta bestelako laguntzei eta informatzeko saioei buruzko informazioa aurkituko duzu, bai eta proben ereduak ere.

Oposizioak prestatzek baliabideak

  • Langileak hautatzeko Europar Bulegoa
    Langileak hautatzeko prozesuak egiteaz arduratzen den organoa da. Era berean, bere ardura da Europar Batasuneko instituzioetako eta organoetako lan-aukeren —aldi baterakoak nahiz iraunkorrak— berri ematea. Ondoko estekan Europako Batzordeko lan-aukerei buruzko informazioa aurkituko duzu: hautagaitza-prozedurak, galderarik ohikoenak eta nora jo informazio osagarria jaso nahi baduzu.
  • Espainiaren Ordezkaritza Orokorra EBn
    EBko Espainiaren Ordezkaritza Orokorrak informazioa ematen du honako gai hauei buruz: oposizioak, praktikak, kontratupeko agenteak, adituak, lanpostu hutsak, Europako curriculuma... Europar Batasunerako oposizioak prestatzen ari bazara, Ordezkaritza Orokorrak ikastaroak antolatzen ditu aldiro, Espainiako Estatuko hautagaiei laguntza emateko. Webgunean azterketen ereduak eta beste baliabide batzuk aurkituko dituzu.
  • Profesional Gazteak EBko Ordezkaritzetan
    EBko Kanpo Harremanetarako Europako Zerbitzuak eta Nazioarteko Lankidetzarako Europar Agentziak kudeatzen dute Profesional Gazteak EBko Ordezkaritzetan programa. Bere helburua da garapen-bidean dauden herrialdeetan EBk dituen ordezkaritzetan ezarritako lankidetza-politiken eta -programen ezagutza praktikoa erraztea.
  • Informazio orokorra
    Europako instituzioek oposizio eta lehiaketen deialdiak egiten dituzte Europako untzio publikoan hutsik dauden plazak betetzeko; hala eta guztiz ere, beste zenbait laza betetzeko, bestelako prozedurak erabili behar dira. Web-orri honetan, deitutako posizioak ez ezik, beste zenbait plaza huts ere aurkituko dituzu. Kontsulta ezazu aldian-aldian. Gainera, plaza eskatzean zuretzat baliagarri izango den informazioa aurkitzeko aukera izango duzu.
  • Europar liburutegia [EN]
    The European Bookshop web-orrian test moduko galderak biltzen dituzten liburuak dituzu eskura, azterketak prestatzeko.
  • Enplegua Erkidegoko ingurunean [EN]
    Erkidegoko ingurunean lana bilatzeko bidea errazten du web-orri honek.
  • Oposizioen gida osoa
    Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren oposizio orokorren gida osoa.
  • Enplegu-aukerak Europako Batzordean
    EBko funtzio publikoari buruzko informazio zehatza duen Europako Batzordearen webgunea.

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:  2015/03/04
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana