Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Internet
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

IT Txartela, egiaztagiri erabilgarria

IT Txartela

IT Txartela, Informazioaren Teknologietan oinarrizko Gaitasuna Ziurtatzeko Sistema bat da, eta pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dauzkan ezaguerak egiaztatzen ditu.

Objetiboki ebaluatzeko sistema bat da honakoa eta Informazioaren Gizartean moldatzeko daukaten gaitasuna egiaztatu nahi duten Euskadiko hiritar guztiei zuzenduta dago.

Azterketa hauek helburu bikoitza dute:

  • Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke.
  • Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.

IT Txartelak hainbat urte daramatza indarrean Euskadin SPRIk (Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea) kudeatuta eta  KZgunea zentroen lankidetzarekin.

KZgunea zentroetan txartel hau eskuratzeko azterketak egin daitezke, bere  modulu ezberdinetan: Internet eta posta elektronikoa, sistema eragileak, Open Office eta Microsoft ofimatika, eta abar.


Egun, Administrazio Publikoek baldintza bezala eskatzen dute, kasu batzuetan, IT txartelaren ziurtagiria izatea Lan eskaintza publikoetan.

Informazio gehiagorako, sartu IT-Txartelaren webgune ofizialean

Azken aldaketako data: 2017/07/18
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana