Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Internet
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Babestu zure datuak

Zer da sexting-a?

Sakelako telefonoekin mezu bidez, eduki sexualak (batez era argazkiak edo eta bideoak) bidaltzeko ekintzari deritzo sexting-a. Normalki edukiok bidaltzaileak berak egindakoak dira.

Ondorengo gidak sexting-aren ondorio negatiboei aurre egiteko aholku eta jarraibideak eskaintzen ditu, heldu zein gazteentzat.

Bideo hauek ere lagungarri izan ditzakezu:

¡no lo produzcas!
¡no lo provoques!

Bullying-a kontrako musika

Bullying-ari aurre egiteko bideo inspiratzaile honek, gaztetxoen autoestimua hobetzen laguntzeko musika  erritmoak dakartza.

Interneten bazabiltza... babes itzazu zure datuak!

Nola babestu zeure pribatutasuna. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Interneten nabigatzea dibertigarria, hezigarria, entretenigarria izan daiteke… eta baita arriskutsua ere. Interneteko sare sozialak erabiltzen badituzu zure lagunekin hitz egiteko edo lagun berriak egiteko, kontu handia eduki behar duzu zure informazio pertsonalarekin, hau da, zure argazkiekin, zure bideoekin, zure datu pertsonalekin...

Parte hartzaileen anonimotasuna da tresna hauen arrisku handienetako bat. Pentsa ezazu momentu batez: zure argazki pertsonalak ezezagunen artean banatzen dituzu? Jai bat bideoz grabatzen baduzu, edonori ematen diozu bideo horren kopia bat? Eta ezagutzen duzun norbaiti buruzko gauza desatseginak entzuten badituzu, mundu guztiari ematen diozu horren berri? Seguru ezetz...

Babestu itzazu zure datu pertsonalak. Beste pertsona batzuek gaizki erabili ditzakete zure datuak. Badakizu, kontua: zeuk erabaki datua.

Datuen Babesareako Euskal Bulegoan informazio lagungarria aurki dezakezu.

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana