Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Internet
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Interneteko sare sozialak

Interneteko sare sozialak Interneteko sare sozialak gorantz ari dira. Gero eta gehiago dira, bai gazte zein nagusi, sare sozialak erabiltzen dituztenak beste batzuekin harremanetan jartzeko, nahiz eta ezagunak ez izan. Jendea ezagutzeko, negozioak egiteko edo zaletasunak konpartitzeko bada ere, web gune piloa dago lagunak gonbidatu eta 'lagunen lagunak' ezagutzeko edo interes eta zaletasun bertsuak dituztenen komunitateetan parte hartzeko aproposak direnak.

Eta zuk? Interneteko sare sozialak erabiltzen al dituzu? Seguru ezagutzen dituzula komunitate erabilienak:

  • Facebook: Aitzindaria da. 2004an sortu zen. Hasieran Harvardeko Unibertsitateko ikasleentzat eginiko web gunea zen, baina, orain, posta elektronikoa daukan edozeinek erabili dezake. Lagunekin harremana edukitzeko edo lagun berriak egiteko modu bat da, argazkiak eta mezuak elkarrekin trukatzeko. Interes bertsuak dituzten pertsonak elkartu nahi ditu. Gune itxia da eta kontaktu bakoitzak eman dezaken gonbidapena ezinbestekoa da bertan sartzeko.
  • Twitter: Dohainezko microblogging zerbitzua da, mikro-sarrerak ("tweets" ere deitzen direnak) bidaltzea ahalbideratzen duena. Gehien jota 140 karaktereko mezuak izan behar dira.
  • Instagram: Mugikorrarekin argazkiak egin, berauek txukundu eta lagunekin partekatzeko aukera ematen du sare sozial honek.
  • Linkedin: Norbere profil profesionala erakutsi eta lana bilatzeko sare soziala da. Harreman profesionalak egiteko oso zabaldua dago.
  • Youtube: Erabiltzaileek bideoak igo eta lagun eta komunitatearekin partekatzeko aukera dute sare sozial honetan.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke 

  • Gazteaukeraren programak, iharduerak eta zerbitzuak aurkituko dituzu sare sozialetan, eta gainera, partekatzeko eta parte hartzeko aukera izango duzu.
  • Internet atala, Gazteaukera atarian
Azken aldaketako data: 2016/05/06
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana