Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Internet
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Sarean seguru nabigatu

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak sare sozialetan pribatutasuna nola hobetu dezakegun erakusteko material didaktikoa eta aholku praktikoa prestatu ditu, Kontuzdatos egitasmoaren baitan.

Linean egiten diren argitarapenak

Web orri gehienek ematen diete erabiltzaileei profil pertsonalak sortzeko aukera. Nahikoa izan daiteke erabiltzaile izena eta posta elektronikoko helbidea jarrita; baina, argazkia, norbere buruaren deskribapena, zaletasunak, musika eta bideoak ere jar daitezke. Zure profila lagunen lineako profilekin ere konekta dezakezu. Milaka pertsonak ikus dezakete eta denei ez zaie ondo iritziko zuk idatzitakoa.

Ondo pentsatu behar duzu zer esaten duzun web orrietan, besteek zer pentsa ere: argitaratzen dituzun mezuak edo irudiak lotsagarriak izan daitezke bizitza errealean? nola sentituko zinateke balizko enplegatzaile batek edo zure familiak zure bizitzako alderdi pribatuak ikusiko balituzte?

Babestu datu pertsonalak

Profilaren konfigurazioaren bitartez kontrola dezakezu zuri buruzko zenbat informazio ikus dezaketen besteek. Batzuetan konfigurazioa modu automatikoan egiten da eta pribatutasun maila zorrotzak dituzte orriek. Baina, beste batzuetan informazioa guztiz publikoa da, eta norberak egin behar ditu egokitzapenak. Hautatu ahalik eta pribatutasun mailarik zorrotzena. Gogoan izan ezin duzula inork jarritako informaziorik kendu jada ikusi duzulako, baina gunearekin eta erabiltzaileekin gustura zauden heinean, informazioa jar dezakezu.

Hona zure informazio pertsonala babesteko aholkurik onenak:

  • Web guneen pribatutasunaren konfigurazioa egiaztatzea
  • Sarri irakurtzea pribatutasun politikak eta erabilera baldintza orokorrak
  • Pasahitzak ezkutuan gordetzea eta sarri aldatzea
  • Gogoan izatea beste pertsona batzuekin partekatzen duzun lineako informazioak zure segurtasuna kaltetu dezakeela benetako bizitza 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak "Hezkuntza Komunitateak Pribatutasunaz eta IKTei buruz duen pertzepzioari buruzko Azterketa Kualitatiboa" egin du Datu Babesaren Europako Eguna ( urtarrilaren 28a) dela eta.

Badakizu, pribatutasuna zure esku dago, kontu hartu!

 

Ir al inicio

Azken aldaketako data: 2016/05/06
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana