Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Zaindu zure estetika

Eguzkia hartzeko presta zaitez

Eguzkia oso osasungarria da guretzat, baina gure osasunari kalte ere egin diezaioke. Izan ere, eguzkitan denbora gehiegi egonez gero, azala erre egin daiteke eta gure osasuna kaltetu.

Hala ere, ez da ahaztu behar gure osasunari indarra eta bizia ematen diola eguzkiak. Zirkulazioa hobetzen du, D3 bitamina sortzen du, hezurrak eta sistema inmunologikoa indartzen ditu, nerbio-sistema orekatzen du, hormonak aktibatzen ditu eta depresioari aurre egiten dio.

Ondoren, zure beltzaran-kolorea osasungarriagoa eta politagoa izateko eta denbora gehiagoz iraun dezan hainbat gomendio aurkituko dituzu:

Argaziaren egilea: Ashok Prabhakaran.
  • Babesgarria eguzkitan jarri baino 15 minutu lehenago eman eta ongi zabaldu azalean.
  • Bi orduro eman babesgarria. Izan ere, urak, izerdiak eta toailak babesgarria kentzen dute azaletik.
  • Ez egon eguzkitan eguerdiko 12ak eta arratsaldeko 4ak bitartean. Izan ere, orduan du eguzkiak indarrik handiena.
  • Apurka-apurka hartu eguzkia.
  • Lehen egunetan zenbaki altuko babesgarria erabili. Beltzaran-kolorea izan arren, babesgarria erabiltzen jarraitu.
  • Zerua lainotuta egon arren, babesgarria erabili.
  • Ongi hidratatu. Ur asko edan eta zitrikoak hartu.
  • Eguzkia hartu ondoren dutxa bat hartu ur epelarekin. Ondoren, krema hidratatzailea edota after sun krema eman. 

Zure larruaren sensibilitatea eguzkiarekiko ezagutzeko eta nola jokatu dezakezun jakiteko testa erabil dezakezu (zure azala eta eguzkia  foiletoa (pdf, 73 Kb)
Horretaz gain, eguzkiaz gozatu baina zure larrua babestu (pdf, 81 Kb) foiletoa kontsultatu ditzakezu.

Hasierara joan

 

 

Zaindu zure begiak

Betaurrekoak
Argazkiaren egilea: En busca del sol.

Graduaziorik ez duten eguzkitako betaurrekoen kalitate txarrak gure begiak larriki kaltetu ditzakete. Egokia ez den betaurreko batek gorritasunak, zorabioak, malkoak eta konjuntibitisa eragin ditzake. Era berean, izpi ultramoreentzat iragazkia ez duten betaurrekoek, begi-lausoak sor ditzakete luzarora. Horregatik, oso garrantzitsua da betaurreko egoki batzuk aukeratzea.

Modu honetako betaurrekoak erosterakoan jarraitu beharreko gomendioak:

  • Joan zaitez denda egoki batera eta egin aukeraketa optiko baten laguntzaz.
  • Kontuan izan betaurrekoek Europar Batasunaren bermea izan behar dutela.
  • Izpi ultramoreetatik babestu behar dute betaurrekoek. Lente gero eta ilunagoak ez du babes gehiago esan nahi.
  • Behar dituzun betaurrekoak aukeratu. Izan ere, egiten den ekintzaren arabera betaurrekoek eman behar duten babesa aldatu egiten da. Eskia egiteko esaterako, babes altua duten betaurrekoak erabili behar dira.
  • Aukeratutako betaurrekoak ez du graduaziorik izan behar.
  • Konproba ezazu betaurrekoak egoera onean daudela. Hau da, ez dutela urradura edo antzekorik.
  • Ez ahaztu pertsona bakoitzak sentsibilitate ezberdina duela, eta horregatik, eguzkitako betaurreko guztiek ez dute guztientzat balio.
  • La mala calidad de las gafas de sol no graduadas puede dañar gravemente nuestros ojos. Unas lentes no adecuadas pueden producir mareos, rojeces, lagrimeo y conjuntivitis. Así mismo, la falta del filtro ultravioleta puede traer a largo plazo la aparición de cataratas. Por ello, es muy importante elegir adecuadamente las gafas de sol no graduadas.

Hasierara joan

Dieta egitekotan zaude?

Argaziaren egilea: Jan Fidler.

Gure gorputzaren pisua zaintzeko obsesioa gero eta handiagoa da. Jende askok lodiegia dagoela uste du, eta soberan dituen kilotxo horiek kentzeko dieta egiten hasten da. Dieta bat egitea, ordea, ez da txantxetako gauza, eta kontu handia izan behar da.

Dieta bat egiten hasteko erabakia hartzen duzunean, egokiena aditu batengana jotzea da.  Argaltzeko asmoa baldin baduzu, jarrai itzazu ondorengo gomendioak eta ez jarri zure osasuna arriskuan.

  • Dieta bat egiten hasi aurretik ikus ezazu ia benetan behar duzun edo ez. Agian, zure burua lodi ikusten duzu, baina ez da horrela. Konprobatu zure pisua zure altuerari dagokion neurrietara egokitzen dela.
  • Ez hasi dieta zure kontura egiten. Jo ezazu aditu batengana. Berak jarriko dizu zuretzat espresuki prestaturiko dieta.
  • Adituak adierazten dizkizun pausu eta gomendioak jarraitu.
  • Kirola egin.
  • Ez ahaztu ez dagoela dieta miragarririk, eta dieta bat egiteak esfortzu apur bat eskatzen duela.

Hasierara joan

Kosmetikoak nola aukeratu

Kosmetikoak
Argaziaren egilea: EventPhotosNYC.

Kosmetiko bat erabili aurretik, ordea, kontuan izan zure azala nolakoa den. Izan ere, aukeratzen duzun produktuak zure azalarentzat egokia izan behar du. Azal mota ezberdinak daude:

  • Azal arrunta. Ez du zauririk eta irmoa, flexiblea, fina, eta leuna da. Gainera, itxura berdina du leku guztietan eta poroak itxita ditu.
  • Azal koipetsua. Pubertaroan agertzen da azal mota hau, eta gorputzeko goiko aldean izaten du eragina. Azala lodia eta distiratsua da, eta poroak irekita daude.
  • Azal lehorra. Berezko hezetasuna galdu duen azala da. Azal hau tenkatuta egoten da, zimurtsua da, ez du distirarik eta zenbait kasutan zartatuta dago.
  • Azal mistoa. Azal lehorra, koipetsua eta arrunta ditu azal mota honek. Modu ezberdinean banatuta daude horiek.
  • Azal sensiblea. Egitura fina du eta delikatua da. Erraz gorritzen da.

Zure azala erraz gorritzen bada, kontuan izan, zenbait ekintza egiteak gorritzea handitzen duela. Ondorengoak dira horiek:

  • Bainatzerakoan ur oso beroa erabiltzea.
  • Igerilekuetan asko ibiltzea. Kloroak azala gorritzen du.
  • Klima aldaketak. Batez ere klima oso hotz eta lehorra.
  • Bainuaren ondoren kremarik ez ematea.

Kosmetikoak erosi eta erabiltzeko hainbat gomendio:

  • Behar bezala etiketatuta dauden kosmetikoak erosi. Era berean, zure azalarentzat egokiak diren produktuak aukeratu.
  • Hipoalergenikoak diren produktuak erabiltzea da gomendagarriena. Kosmetiko horiek alergiak sortzeko aukera gutxiago dute. Horrek ez du esan nahi, ordea, sortzen ez dituztenik.
  • Ontziak behar bezala erabili. Ongi itxi eta ez jarri eguzkiarekin zuzenean harremanetan eta ezta tenperatu altuen eraginpean ere.
  • Iraungitze-data kontuan izan. Ez erosi ontzi handiak, produktua amaitu baino lehen iraungitzen baitira. Ez ahaztu, kosmetiko bat hiru hilabetetik behin berriztatu behar dela.
  • Osasun arrazoiak direla eta, ez partekatu produktuak.
  • Arretaz erabili pinturak eta ilerako produktuak. Gaizki erabiliz gero, kaltegarriak izan daitezke.
  • Erabiltzen ari zaren produktuak azala erre, edo antzerako erreakzioak sortzen baldin badizkizu, berehala utzi erabiltzeari.

Hasierara joan

Tatuajeak: irudi bat baino gehiago

Tatuaje bat azalean egiten den betirako marrazki edo marka bat da. Prozesu hau egiteko, kolore ezberdinetako pigmentuak sartzen dira azalaren barruan, eta horretarako, zuloak egiten dira. Gaur egun, puri-purian dago tatuaje bat egitea, baina ez da ahaztu behar, azala edertzeko modu hau oso antzinakoa dela.

Tatuaje bat egin aurretik, zenbait arrisku eta gaixotasun har ditzakezula izan behar duzu kontuan. Adibidez, infekzioak, herpesa, alergiak, B motako hepatitisa, C motako hepatitisa eta HIESAren birusa har ditzakezu. Horregatik, oso garrantzitsua da tatuajea egin behar duzun zentroa modu egokian aukeratzea. Era berean, ez da ahaztu behar, zenbait pertsonek ezin dutela tatuajerik egin. Ondorengoak dira:

Tatuaia
Argaziaren egilea: Vitorio Benedetti.
  • Azaleko gaixotasunen bat duten pertsonak.
  • Hainbat pigmentu eta metalei alergia dieten pertsonak.
  • Hemofilia edo epilepsia duten pertsonak.
  • Markapasoa duten pertsonak.

Tatuaje bat betirako da, nahiz eta gaur egun, horiek ezabatzeko zenbait teknika dauden. Horiek ordea, ez dira guztiz eraginkorrak. Hala ere, badira azala edertzeko beste modu batzuk ere. Min gutxiago ematen dute horiek, eta aldi baterako besterik ez dira. Teknika horiek ondokoak dira:

  • Tatuaje itsasgarriak edo kalkomaniak: Modu errazean jartzen dira, eta ura eta izerdia jasaten dute. Egun batzuen ondoren desagertzen dira.
  • Eguzki tatuajeak: Azalean egiten den pigmentazio natural bat da. Azalean jartzen den lamina itsaskorra da, eta eguzkiak jo ondoren marrazki bat egiten du. Kolore beltza joaten denean desagertzen da.
  • Henna bidezko tatuajeak: Koloratzaileak erabiliz egiten diren tatuajeak dira, eta ez da azalean zulorik egin behar. Pigmentua barneratu egiten da, eta aste batzuk irauten du. Aukera ona da, ez baitu minik ematen eta nahi denean aldatu baitaiteke irudia.
Tatuaia
Argaziaren egilea: jaimebisbal.

Tatuaje bat egitea erabaki baldin baduzu, ondorengoak kontuan har ditzazun gomendatzen dizugu. Modu horretan ez duzu zure osasuna arriskuan jarriko.

  • Tatuaje bat egin aurretik, ongi pentsa ezazu. Ez ahaztu, bizitza osorako dela.
  • Adinez nagusia ez bazara, aitaren, amaren edo tutoreen baimen idatzia behar duzu.
  • Zer tatuatu behar duzun eta non erabaki. Izan ere, aukeratzen duzun lekuaren arabera, marrazkia itxuraz aldatu daiteke, eta prozesua oso mingarria izan daiteke. Ez da gomendagarria tatuajea aurpegian eta esku-gainean egitea. Era beran, aukeratzen duzun larruazalak garbi egon behar du, zauririk gabe.
  • Aukeratu duzun zentroak tatuajeak egiteko baimena duela ziurtatu ezazu. Era berean, garbitasun eta segurtasun neurriak betetzen dituela frogatu.
  • Tatuajea egiten dizun pertsonak esterilizatuta eta behin erabili eta botatzeko materiala erabili behar du.
  • Jarraitu profesionalak emandako gomendioak tatuajea zaintzerakoan.
  • Eska ezazu eta gorde egin dizuten lanagatiko faktura. Ondo etorriko zaizu inoiz erreklamaziorik egitea pentsatzen baduzu.
  • Tatuajearekin arazoren bat baldin baduzu, joan zaitez medikuarengana eta erreklamazio bat egin.
  • Ez ahaztu, tatuaje bat egin ostean, ezingo duzula urte betez odola eman.

Hasierara joan

Piercing-a: azala zulatuz

Piercing
Argaziaren egilea: Aaron Dieppa.

Piercing bat, larruazalean eraztun, belarritako edo altzairuzko elementu bat jartzeko egiten den zuloa da. Helburu erabat estetikoa du, larruazala dekoratzea bilatzen baitu. Ez da ahaztu behar, ordea, piercing batek osasunean eragina duela, eta horregatik, ezinbestekoa da prozesu hau egiteko profesional batengana jotzea. Izan ere, konplikazioak gerta daitezke.

  • Orokorrak. Hepatitis B edo HIESa harrapa ditzakezu.
  • Lokalak. Urratuak, hortzen hauste edo pitzadurak, nerbio zainetan lesioak... izan ditzakezu.

Modu honetako belarritako bat jarri aurretik, non jarri behar duzun erabaki behar duzu. Aukeratutako zonaldearen arabera, jarri behar duzun piercingaren itxura aldatu egingo da, eta baita, zauriak zikatrizatzeko behar duen denbora ere. Ondorengo piercing motak daude:

  • Aurpegikoak: ohikoenak direla esan daiteke. Jarri ostean, egunean bi aldiz garbitu behar da zauria, eta zikatrizatzeko bi hilabete inguru behar ditu. Denbora horretan makilajerik ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Ahokoak: mota honetako piercingekin kontu gehiago izan behar da. Jarri ostean, astebetez alkoholik ez edatea, pikantea duten jakirik ez jatea eta kontu handiz hitz egitea gomendatzen da. Zikatrizatzeko 8 aste inguru behar du, eta egunean 3 aldiz garbitu behar da.
  • Gorputzekoak: horrelako piercing bat jartzen denean, erropek eragin ditzaketen urradurekin kontuz ibili behar da. Nahikoa da egunean bi aldiz garbitzea. Zikatrizatzeko bi hilabete inguru behar ditu.
  • Genitaletakoak: konplikatuenak direla esan daiteke, eta oso ongi zaindu eta garbitu behar dira. Zikatrizatzeko ere denbora gehien mota honetako piercingek behar dute. Zenbait kasutan, sei hilabete ere behar izaten dira zauria erabat sendatu eta ixteko.
Piercing
Argaziaren egilea: Seguir Ari Bakker .

Ez ahaztu, piercing bat jartzen denean, zauria zikatrizatzen den bitartean debekatuta dagoela igerilekuan eta itsasoan bainuak hartzea. Hori dela eta, hobe da piercinga udan ez egitea.

Piercing bat jartzea erabaki baldin baduzu, kontuan har itzazu ondorengo gomendioak. Zure osasuna arriskuan ez jartzen lagundu dizute.

  • Elementu hipoalergenikoekin eginda dagoen piercing bat aukera ezazu. Hau da, urreaz, zilarraz, titanioaz, altzairu kirurgikoaz edo plastikoaz eginda dagoen bat.
  • Jarduera horiek egiteko baimena duen zentro batera joan zaitez. Konprobatu higiene, garbitasun eta osasun arriskuak prebenitzeko arauak betetzen direla. Era berean, erabiltzen dituzten materialak esterilizatuta eta behin erabili eta botatzekoak direla kontuan izan.
  • Piercinga jartzerakoan ez duzu inolako gaixotasun edo infekziorik izan behar, zure sistema inmunologikoa ahulduta egon baitaiteke.
  • Urraturik, erredurarik, garaurik, erreakzio alegirkorik eta gaixotasun dermatologikorik ez dagoen larruazalean jarri piercinga. Larruazalak garbituta eta desinfektatuta egon behar du.
  • Gomendagarria da txerto antitetanikoa jartzea. Gogoratu, urte betez ezin dela odolik eman.
  • Piercinga non jarri behar duzun erabaki ezazu. Ez ahaztu zenbait lekuetan errazago erauzten dela, eta beste zenbaitetan gehiago kostatzen dela zuria zikatrizatzea eta infekzioak izateko arrisku handiagoa dagoela.
  • Piercinga jarri ondoren jarrai itzazu profesionalaren aholkuak. Zikatrizatu bitartean zaindu zauria modu egokian. Sukarra, gorritasuna, handitzea, mina edo ondoeza baldin baduzu, joan zaitez medikuarengana.
  • Eska ezazu eta gorde egin dizuten lanagatiko faktura. Ondo etorriko zaizu inoiz erreklamaziorik egitea pentsatzen baduzu.
  • Adinez nagusia ez bazara, aitaren, amaren edo tutoreen baimen idatzia behar duzu.

Hasierara joan

Kirurgia plastikoaren eraginak

Argaziaren egilea: Ted Eytan.

Kirurgia plastikoa ebaketa kirurgiko bat da, eta bere helburua gorputzeko atal zehatz bat eraberritzea edo hobetzea da. Gero eta jende gehiagok, eta baita gazte gehiagok ere, modu horretako ebaketa bat egitea erabakitzen du. Beraien nahia konplexu bat kentzea, lesioa duen atal bat konpontzea edota da fisikoki gorputzaren itxura hobetzea da.

Bi kirurgia plastiko mota daude:

  • Kirurgia Plastiko Konpontzailea: Kirurgia honek istripu, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu.
  • Kirurgia Plastiko Estetikoa: Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Bere helburua gorputzarekin eta aurpegiarekin armonia lortzea eta zahartzaroaren ondorioak gutxitzea da.

Ez duzu ahaztu behar, ordea, beste edozein ebaketa bat bezalakoa dela kirurgia plastikoko ebaketa, eta ondorioz, hainbat arrisku dituela. Hemorragiak gerta daitezke, infekzioak sor daitezke edota anestesiarekin arazoak izan daitezke. Horregatik, modu horretako ebaketa bat egin aurretik, oso garrantzitsua da erabakia ongi pentsatzea eta erietxe on bat aukeratzea. Hemen bildu dizkizugu jarrai ditzakezun gomendioak:

  • Ebaketa ez da konponbide bakarra. Ebakuntza-gelara jo aurretik, izan itzazu beste aukera eta konponbide batzuk kontuan.
  • Ebaketak izan ditzakeen arrisku eta ondorioetaz informa zaitez.
  • Erietxe eta kontsulta ezberdinak kontsulta itzazu erabakia hartu aurretik. Aukeratu duzuna legezkoa dela konproba ezazu, eta erreanimazio eta UVI gelak dituela ikusi. Konprobatu aukeratu duzun zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena duela.
  • Ebaketa egingo duen medikua Medikuen Elkargoko kide dela konproba ezazu, eta dagokion titulua eta esperientzia dituela. Informazio hori lortzeko jo ezazu Medikuen Elkargora.
  • Eska ezazu azterketa bat ebaketa egin aurretik.
  • Ebaketan erabiliko diren teknika eta metodoen inguruan informa zaitez.
  • Aurrekontua idatziz eska ezazu.
  • Faktura, historia klinikoa eta ebaketaren inguruko dokumentu guztiak gorde itzazu. Beharrezkoak gertatuko zaizkizu erreklamazio bat egiteko asmoa baldin baduzu.

Hasierara joan

Azken aldaketako data: 2017/07/28
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana