Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Anorexia, bulimia, bigorexia, ortorexia... nora jo laguntza eske

janaria
Argazk. egilea: Moyan Brenn

JPT (Jateko Portaerako Trastornoak) bezala ezagunak diren gaixotasunak gero eta ohikoagoak dira gure gizartean. Gaixotasun horien jatorrian hainbat faktore egon daitezke. Hala nola, faktore biologikoak, sozialak eta psikosozialak daude; horien artean garrantzizko lekuan daude ondorengoak: nerabeek dituzten gatazkak, eta horiekin batera autonomia pertsonala ezartzeko dituen eragozpenak.

Ondoren anorexia nerbiosoaren eta bulimia nerbiosoaren inguruko informazioa eskaintzen dizugu.

Anorexia

Argazk. egilea: Lars Aronsson

Anorexia nerbiosoaren ezaugarriak gorputz-itxuraz gehiegi kezkatuta egotea eta argaltzen gogo gehiegi ipintzea dira. Gaixotasuna estuki lotuta dago emakumeekin: gaixoen %90-95 inguru emakumezkoak dira. Hala ere, gero eta gizonezko gehiagok jasaten dute gaixotasuna.

OME-k (Osasunerako Mundu Erakundea) anorexia nerbiosoa jokaeraren buru nahaste bezala sailkatu du. Burukoa, Elikaduran autokontrol ezak eta loditzearen beldurrak depresio motako sentimendu eta pentsakerak sortarazten baitizkie.

Interneti esker Ciber anorexia (Pro-Ana eta Pro-Mia) bezalako fenomenoa ere zabaldu da sarean. Gaixotasuna bizitzeko era bat gisa ikusten dute anorexia eta bulimia dutenek eta Pro-Ana eta Pro-Mia bezalako bilguneak sortu dituzte aholkuak eta esperientziak trukatzeko. Horrelako webguneak oso arriskutsuak   izan daitezke, publikatzen den informazioa okerra eta kaltegarri delako osasun fisiko zein psikologikoarentzat.

Anorexia somatzeko sintomak:

  • Adinari eta luzerari dagokion pisua balio minimoaren berdina edo goragokoa mantentzeari uko egitea.
  • Pisu galtze nabarmena, eta lodia dagoela esatea nahiz eta argala egon.
  • Irensten diren janarien kopurua murriztea.
  • Geroz eta barnerakoi eta isolatuagoak azaltzea.
  • Oldakortasuna, goibeltasuna eta sendi eta lagunengandik isolatzea.
  • Beraien bizitzan edertasuna, arrakasta eta irudia soilik kontutan izanda epaitzea.
  • Ikasketetan kontzentrazioa galtzea.
  • Bakarrik jatea.
  • Neurrigabeko ariketa fisikoak egitea.
  • Diuretiko eta laxanteak kontsumitzea.
  • Hilerokoaren irregulartasun edo galketa.
  • Hotza eta idorreria izatea.

Hasierara joan

Bulimia

bulimia
Argazk. egilea: Gloria García

Bulimia nerbiosoa elikagai gehiegi jatean datza, gero ezohiko jarrerekin orekatzen saiatzen dena, okada, laxante eta diuretikoekin.
Trastorno hori emakumezkoei lotuta dago batez ere, eta gaixoen %90-95 inguru emakumezkoak dira.  Kasu askotan, gaizki zaindutako anorexiatik sortzen da bulimia.

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundeak) bulimia nerbiosoa jokaeren buru nahaste bezala sailkatu du. Burukoa, elikaduran autokontrol ezak eta loditzearen beldurrak depresio motako sentimendu eta pentsakerak sortarazten baitizkie.

Bulimia somatzeko sintomak

  • Kontrol gabe jatea.
  • Jatea ezin uztearen irudipena izatea.
  • Ez jan, edota dieta latz eta gogorrak egitea lehenago neurrigabe jandakoa konpentsatzeko.
  • Onartzen ez badute ere, oka egitea.
  • Itxura osasuntsua izaten dute, eta horrek gaixotasuna atzematea zailtzen du.
  • Laxante eta diuretikoak neurrigabe erabiltzea.
  • Jan eta gero, askotan komunera joatea.
  • Beren pisuak kezkatzea.
  • Hileroko irregularrak.
  • Hortzetako arazoak.
  • Erraz sumatzen diren umore aldaketak eta depresioak.

Hasierara joan

Nora jo eta baliabideak

Osakidetza

Osakidetza

Osakidetzako Lehen Mailako atentzioko sareak sistema sanitariora sartzeko ate-funtzioak egiten ditu. Horrela bada, zure Osasun Zentroko medikua da lehenengo jo beharreko erreferentzia-puntua, atentzio mediko efikaza hartzeko.

Bertan egiten dizuten diagnostikoa abiapuntutzat hartuta, dagokizun Osasun Mentaleko Zentroko profesionalaren batengana bidaliko zaituzte. Bertan, zure kasua behar bezala ebaluatuko dute eta, beharrezkoa izanez gero, IPTen tratamenturako Programa Espezifikora bidaliko zaituzte.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Jateko Portaerako Trastornoen (pdf, 1 Mb) inguruko hainbat informazio bildu du honako txostenean. Besteak beste, modu horretako trastornoak atzematen direnean jarraitu beharreko pausuak, nora jo behar den eta ze ondorio izan ditzakeen azaltzen da.

Hasierara joan

ACABE elkartea

ACABE

ACABE elkartea anorexia eta bulimia nerbiosoaren aurka egiten saiatzen den irabazteko asmorik gabekoa da. Gaixoen senideek eta boluntarioek osatzen dute 1994an sortu zen elkarte hau.

Gaixotasun hauek sendatzeko oso garrantzitsua da gaixotasunaz garaiz jabetzea, eta susmoren bat izanez gero, medikuarengana jo behar da. Sendabidea luzea da, aditu oso espezializatuen laguntza behar da eta babes osoa familia eta inguruko pertsonen aldetik. Hau da, ezinbestekoa da familiaren berotasuna eta aholkularitza gaixoa sendatzeko prozesuan zehar. Helburua gaitzak jotako pertsonak bere baloreetan oinarritutako nortasuna garatzea da, kulturako estereotipoetatik ihes eginda.

ACABE elkarteak gaixoei eta beraien senitartekoei behar duten harrera eta laguntza eskaintzen diete Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan dituen bulegoetan.

ACABE - Álava
C/ Pintor Vicente Abreu, 7 - bajo -  01008 Vitoria - Gasteiz (ALAVA) - Tel: 945242578 - contacto@acabealava.es

ACABE - Bizkaia
C/ Ronda S/N - 3º G (espacio ganbara) 48005 Bilbao - Tel:94 656 92 03 acabebi@hotmail.com

ACABE - Gipuzkoa

o Pº de Mons, 32 bajo (Intxaurrondo) - 20015 Donostia-San Sebastián - Tel.: 943 326250 gipuzkoa@acabeeuskadi.org

o Pº Jose Luis Iñarra 30-32 bajo (Bº Altamira) - 20500 Arrasate - Tel.: 943 796927 arrasate@acabaeuskadi.org

Hasierara joan


BESTE NAHASMEN BATZUK

Bigorexia

bulimia
Argazk. egilea: Pranjal Mahna

Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edo eta gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, ariketa fisikoa egiten dute. Arazoa, ariketak gehiegizko bihurtzen direnean sortzen da. Gainera, kasu askotan, ariketa fisikoa egiteaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu.

Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan dadin nahi baitute.

Hasierara joan

Ortorexia

ortorexia
Argazk. egilea: sred

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gorputzarentzat behar-beharrezkoak diren elikagaiak alboratzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

Ortorexia duten pertsonak gizartetik isolatzen dira, beraien aburuz etxetik at ezin baitute jan, eta horregatik, nahiago dute etxean bakarrik geratu.

Hasierara joan

Elikadura osasungarria

plater osasungarria

Elikadura osasungarri bat izan dezazun jarraian ageri den eredu hau kontutan har dezakezue. Hortaz, egunean zehar jaten duzun erdia barazkiak eta fruituak izan behar dira, laurden bat zerealak eta beste laurdena proteina askoko jakiak.

Hasierara joan

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana