Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
Europa


La Juventud en AcciónGazteak Ekinean

2007-2013 eperako abian jarri den Gazteak Ekinean programaren helburua Europar Batasuneko gazteriaren alorrean lankidetza bermatzea eta garatzea da. Bizitza publikoan gazteen parte hartzea sustatzera zuzenduta dago, eta baita ekimenak, enpresak eta sormena bultzatzeko gogoaren alde lan egitera ere. Ikuspuntu horrekin, Gazteak Ekinean programak helburu nagusi eta espezifikoak zehazten ditu, eta helburu horiek, bost ekintzaren bitartez lortu nahi dira.


Youth in Action


Proyectos y experienciasProiektuak eta bizipenak

Asko izan dira Gazteak Ekinean programaren (lehen, Gazteria Programa deitzen zena) barnean garatu diren proiektuak. Oso interesgarria izango duzu orain arte aurkeztu diren proiektuak ezagutzea, partaideek bizi izan dituzten esperientziak irakurtzea eta trukeetan, boluntariotza zerbitzuan, akonpainiamendu neurrietan edo bestelako ekimen batzuetan parte hartu duten gazteek bidali dizkiguten argazkiak ikustea.


Cursos y seminariosIkastaroak

Gazteak Ekinean programak eskaintzen dituen ikastaroak oso erabilgarria eta aberasgarria izan daiteke zure prestakuntza osotzeko, zure trebetasunak eta ezagutzak garatzeko, edo hizkuntza bat bikaintzeko. 5 eta 10 egun bitarteko iraupena dituzte ekimen hauek, eta beraien bitartez, antolaketarako eta kudeaketarako gaitasunak eskuratu daitezke etorkizunean proiektuak aurrera atera ahal izateko, batez ere baliabide gutxien dituzten gazteei zuzenduta daudenak.


InterlocutoresHizketakideak bilatzea

Truke programa bat gauzatu nahi baduzu Gazteak Ekinean programaren bitartez eta beste herrialde bateko gazteekin harremanetan jarri nahi baduzu, behar duzun informazio guztia aurkituko duzu hemen: Gazteak Ekinean egitasmoaren Agentzia Nazionalaren hizketakideen bilatzailera sarrera zuzena, beste herrialdeetako taldeak zurekin harremanetan jar daitezen bete beharreko formularioak…


 

Azken eguneratzea: 2007/10/01
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana