Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Musika jaialdiak

Musika gure herri eta hirietako plazetako protagonista da festetan. Horretaz gain, azken urteotan jaialdi ugari antolatzen dira. Horietako batzuek urte asko daramatzate, eta beste batzuk berriak dira. Zuzeneko musika onenaz gozatzeko musika ekitaldiak biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu.

Maiatza

Maiatzean, munduko musika protagonista duen Mundumira Puntatik Punta jaialdia egiten dute Debagoienean. Urtero eskualde horretako herri batean antolatzen dute, eta nazioarteko taldeak dira protagonista. Sustraidun doinuekin batera, azoka, tailer, ikastaro, erakusketa eta beste hainbat ekimen antolatzen dituzte bertaratzen diren guztien gozamenerako. Maiatzean MAZ Basauri jaialdiak, musika eta zine emanaldiak eskaintzen ditu gazte zein helduentzat Basauriko txoko ezberdinetan. Sasoi berean, Sahararen aldeko lagunek Iurretan  Rio de Oro festibala antolatzen dute, musika, dantza eta bestelako ekimenak uztartuz.

Ekaina

Rock doinu indartsuek hartzen dute Gasteiz, ekainean. Azkena Rock jaialdiak nazioarteko ospea hartu du rockaren izar handienak ekartzen dituelako. Hamar urtetik gorako ibilbidea duen jaialdi honek doinu horretako erreferentzia nagusiak biltzen ditu, eta rockzaleen ezinbesteko hitzordu bilakatu da. Garai berean ospatzen dute Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Nazioarteko talde esanguratsuenak tokiko taldeekin nahasten ditu Heletako jaialdiak.

Argazkia: Mikel Arrazola
Argazki Irekia - Eusko Jaurlaritza

Uztaila

Uda giroarekin batera, gure herri eta hirietako agendak jaialdiz betetzen dira. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako nazioarteko jazz jaialdiek genero horretako izar nagusiak gerturatzen dizkigute Europako Jazz zirkuitu garrantzitsuenetakoari esker. Horiez gain, Hondarribiko Blues Jaialdia eta Bilboko BBK Live (nazioarteko pop jaialdi garrantzitsuenetakoa) ospatzen dira. Biarritzen, gainera, Big Festival jaialdia antolatzen dute. 

Abuztua

Doinu klasikoak dira protagonista Donostian egiten duten Musika Hamabostaldian. Izen handiko ekitaldiek konpositore handienen piezak hurbiltzen dizkigute.

Abuztuan ospatzen dira herrietako eta hirietako festa nagusiak, baina bada tokirik musika jaialdientzat ere. Bakion, esaterako, Bakio Sound pop jaialdia egiten dute bertoko taldeekin. Uso Pop jaialdiak ere proposamen bera eskaintzen du, Lizarietan (Sara).

Iraila

Folk doinuek Getxo betetzen dute irailean, Getxo Folk jaialdiarekin, nazioarteko folk artista esanguratsuenak biltzen baititu. Donostiako Igeldoko jolas parkean Kutxa Kultur Festibala jaialdi dibertigarria egiten dute, eta Bilbon, Walk On Projec (gaixotasun arraroak ikertzeko dirua biltzea du helburu). Ertz beste musiken jaialdiak esperimentazioaren mugak erakusten ditu hainbat tokitan osatzen duten egitarauari esker.

Urria

Gasteszena aretoa pop-rock musikaz betetzen da Donosti Kluba jaialdiari esker. Beasainen, Jazpana, musikaz gain kale kultura eskaintzen duen jaialdia egiten dute.

Azaroa

Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia, MEM, Bilbon egiten dute, azaroan. Irurtzunen, berriz, Pikurock egiten dute, eta Ordizia munduko musikaz betetzen da Sustraiez Blai jaialdiari esker. Hilabete honetako klasiko bat Bilboko Kafe Antzokian egiten duten Bilboloop jaialdia da.

Abendua

Urtea amaitzeko, Hatortxu Rock jaialdi indartsua egiten dute Atarrabian, abenduan.

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2016/05/31
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas