Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Bloga: zure marka pertsonala

Blogek Interneten edukiak argitaratzeko modu errazena eskaintzen digute. Edozein eratako edukiak idatzi ditzakezu, bai albisteak, artikuluak, edozein gairi buruzko iruzkinak, zein zure esperientzia eta hausnarketak ere. Blog batekin zure tokia eduki dezakezu Interneten, zuk nahi dituzun gaietaz luze eta zabal mintzatzeko.

Beraz, blog bat ('weblog' hitzaren laburdura da 'blog') webgune pertsonal bat da, aldizka eguneratzen dena eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.

Ez zara informatikan aditua izan behar blog bat sortzeko. Halere, jakin ezazu bitakora bat edukitzea ez dela "benetako" web bat edukitzea bezalakoa. Blogak bere mugak ditu, baina nahikoa izango duzu gauza askotarako. Eta gainera ez duzu ezer ordaindu beharrik izango!

Oraindik ez baduzu argi nola ekin zure blogari, ondorengo 10 gomendioak lagungarri izango zaizkizu.

Zelan sortu blog bat

Hainbat zerbitzari aurkitu ditzakezu sarean zure bloga modu erraz batean eta dohainik sortzeko aukera ematen dizutenak, aurrez diseinatutako txantiloien bitartez. Hauexek dira aintzindarietako bi: Blogger eta  Wordpress.
 
Blogger: blog bat sortzeko eta kudeatzeko pausuak
Wordpress: blog bat sortzek oeta kudeatzeko pausuak

Zure bloga euskaraz sortzeko aukera ematen dizuten zerbitzariak ere badaude: 

Behin zure zerbitzaria aukeratuta, erregistratu egin behar zara bertan. Hortik aurrera guztiek jokatzen dute antzera: zure erabiltzaile hitza aukeratu behar duzu, pasahitza, blogaren izena, gustukoen duzun diseinu txantiloia eta hortxe duzu.

Artikulu berri bat argitaratu nahi duzun bakoitzean zure zerbitzarira sartu beharko zara, identifikatu eta idatzi. Eta kontuan eduki ezazu testuak idazteaz gain argazkiak, bideoak, audio artxiboak eta abar ere sartu ditzakezula zure blogean. Horretarako oso baliagarri izango zaizkizu argazkiak eta bideoak sareratzeko webgunean (FlickrArgazkiakYouTube, Vimeo...).

Edukiak

Blogetan jorratzen diren gaiak oso ugariak dira, beraien sortzaileak bezain ugariak. Orotarikoak, literarioak, filosofikoak, politikari buruzkoak, nartzisistak era guztietakoak daude.

Gero eta jende gehiagok erabiltzen du bloga marka pertsonal bat sortzeko. Hala, eduki interesgarriak publikatuz gero jendearen arreta piztu eta komunitate bat sortzeko aukera dago.

Ez ezazu ahaztu blog baten helburu nagusia ahalik eta internauta gehien erakartzea dela, blogean sartu, testuak irakurri eta iruzkinen bat utzi dezaten.

Blogger-en hizkera

Blogetan hizkera berezia erabiltzen da, eta hizkera hori ezagutzen ez baduzu pixka bat galduta ibili zaitezke. Hementxe duzu mundu hau hobeto ezagutzen lagunduko dizun hiztegitxo bat:

  • Blog
    Aldizka eguneratzen den webgune pertsonal bat eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.
  • Blogger edo blogaria
    Blog formatuko argitalpenak idatzi eta kudeatzen dituena.
  • Blogosfera
    Irizpide bereziren baten arabera (kokapena, gaia, hizkuntza) multzokatutako blogak. Adibidez: euskal blogosfera, blogosfera zientifikoa, blogosfera politikoa
  • Post
    Argitaratzen den artikulu bakoitza, hau da, bitakora baten argitalpen unitatea.
  • Iruzkinak
    Blog bateko bisitariek idatzi ditzaketen sarrerak dira. Post bati buruzko iritziak idatziz uzten dituzte. Ingelesez "comments" deitzen dira.
  • ZirriborroakArgitaratze sisteman sortutako sarrera bat da, baina oraindik publikatu ez dena. Normalean, sarrera bat zirriborro bezala gordetzen da, blogariak, publikatu aurretik zuzentzeko edo osatzeko asmoa duenean. Ingelesez "draft" deitzen da.
  • Fotoblog
    Argazkiak argitaratzeko erabiltzen den bloga, hau da, blogen eta argazkien bilketa.
  • Template edo txantiloiak
    Erabilera errazeko diseinu-txantiloia.
  • Permalink
    Esteka iraunkorra. Blogeko post bakoitzari egokitzen zaion URLa eta loturak egiteko erabili behar dena.

Blogari elkarteak eta lehiaketak Euskadin

Getxoblog Getxo eta inguruko blogarien
elkartea da. Urte osoan zehar, hitzaldiak
eta ekintza ezberdinak antolatzen ditzute.
Blogetan! lehiaketaren helburua
blogari euskaldunak piztea da eta
haien lanari oihartzuna ematea.
Bilblogari Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko
blog lehiaketa da. Nontzeberrik Bilboko Udalarekin
batera antolatzen du lehiaketa hau
euskara sustatzeko.

Hasierara joan

Azken aldaketako data:  2014/02/21
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana