Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Euskal kantuak eta dantzak

Sol klabeaGure izaeraren ezaugarri nagusietako bat alaitasuna omen da. Jaiak eta egun bereziak, eta baita lagun arteko topaketak ere, sarritan izaten dira dantzan eta kantuka aritzeko une aproposak. Aspalditik datorren ohitura horrek gaur arte iraun du, eta gainera, teknologia berriek ere tokitxo bat egin diote gure zaletasun honi. Antzinako kantuak, gaur egungoak, jai egun berezietako abestiak, edozein momentutan kantatzekoak, partiturak, euskal dantzen berezitasunak, historia, dantzari ezagunen biografiak… guzti hori aurkitu dezakezu Interneten.

Kantuak

Argazkia:Irekia / Eusko Jaurlaritza

Asko dira beraien zaletasuna sarera eraman duten partikularrak. Esate baterako, Aitor Amezagak hainbat kanturen partitura eta letrak bildu ditu. Alde batetik, haurrei eta haurrekin kantatzekoak daude, eta bestetik, betikoak, jaietan edota bazkari eta afari ostean kantatzekoak.

Beste orrialde batzuek, berriz, abestiak gitarraz jotzeko partiturakabestiak entzuteko aukera ere ematen dizute.

Gitarraz Kantu Egin Dezagun ekimenak abestiak gitarraz jotzeko partiturak eskaintzen dizkigu.  Aho bete kanta egitasmoak musika eskoletarako material didaktikoa batzen du bere orrialdean, baina guztien eskura dago Interneten. Gaur egungo euskal talde eta bakarlarien kantu ezagunak bildu dituzte, partitura eta guzti. 

Eta HABE- Ikasbilek ere euskal musikaren altxorreko hainbat kanta ezagun bildu ditu. Bertan kantaren hitzak eta partiturak ikusteko eta irakurtzeko aukera duzu eta baita doinuak entzuteko ere, MIDI formatuan batzuk eta MP3 formatuan beste batzuk. 

Eresbil euskal musikaren zerbitzura dagoen erakunde dokumentala da. Euskal Herriko musika ondarea biltzeko, zaintzeko eta zabaltzeko helburua du. Musikaren euskal artxiboak partiturak, biografiak eta beste hainbat material kontsultatzeko aukera ematen du bere webgunean. Herri musikaren dokumentazio zentroa da Soinuenea. Juan Mari Beltran musikariak bere bizitzan herri-musikari buruz bildutako materialaz osatutako bilduma dago bertan.  Euskal kantagintzari eskainitako webgunea da Badok. Biografiak, diskografiak, eta diskoetxe, DVD eta liburuen inguruko informazioa biltzen du. Argazkiak, kantuak eta beste hainbat datu bilatu ditzakezu bertan.

 

Dantzak

Argazkia:Irekia / Eusko Jaurlaritza

Musika eta kantua ezinbestean daude lotuta dantzarekin, eta euskal dantzei buruz ere informazio ugari dugu eskura. Eibarko Kezka Dantza Taldeak, adibidez, euskal dantzei buruzko albisteak eta agenda eguneratua eskaintzen dizkizu, eta euskal dantzaren eta dantzarien historia, argitalpenak eta argazkiak ere bildu ditu. Beste toki batzuetan bezala, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri askotan ere beren dantzak dituzte. Bada, Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak ikasi nahi badituzu, pausoz pauso irakatsiko dizkizu Elai-Alai Fundazioak, bere webgunean prestatu duen eduki multimediaren bidez. Dantza tradizionalari buruzko informazio gehiago: tipologia, estilo aniztasuna eta oinarrizko kontzeptuak. Nevadako Unibertsitatean, Center for Basque Studies elkarteak Zenbat Gara Euskal Dantzari Taldea sortu zuen 1989an. Dantzatik abiatuta euskal kultura eratzeko helburua du. Bestalde, Euskal dantzei buruzko datuak aurkituko dituzu Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunean.

Interesgarri gerta dakizuke

Hasierara joan

Azken eguneratzea: 2013/02/22
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas