Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Festarik festa autorik gabe

Herri askotako jaiak hastera doaz eta ziur bertara joan eta ongi pasatzeko gogoa duzula. Ez da ahaztu behar, ordea, autoa erabiltzea deserosoa izateaz gain, oso arriskutsua dela. Horregatik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan autobus eta tren zerbitzuak jarri dira abian festetara modu errazagoan eta erosoagoan joan zaitezen.

Argazk.egilea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 
  • Araba
    Caja Vital Kutxak Jaibus autobusa antolatu du gazteak jairik-jai lasai ibili daitezen. Jaiek irauten duten bitartean, Arabako herri ezberdinetako festetara gerturatuko da Jaibusa eta abuztuan, zerbitzuak izango ditu Vitoria-Gasteizko Andra Mari Zuriaren festetara. Zerbitzu hau 15 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Ibil zaitez
    festarik festa Jaibusarekin.
  • Bizkaia
    Lurralde historiko honetan ospatzen diren jaietara gerturatzeko, prestatu diren zerbitzu ezberdinez goza dezakezu. Euskotren, Bizkaibus eta Metro Bilbao  konpainiek hainbat zerbitzu  antolatu dituzte festetara joan-etorria inongo arazorik gabe egin dezazun.
  • Gipuzkoa
    Gipuzkoako herriek ere garraio zerbitzu bereziez gozatzen dute udako hilabeteetan. Hainbat konpainiek gaueko zerbitzuak dituzte eskura lurralde historikoko jaietan barna lasai murgiltzeko eta horietaz arazorik gabe gozatzeko.

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/06/08
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana