Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Zer da Hostelling International sarea? Gazte-aterpetxeak

International Hostelling logotipoa

Ostatu hartzeko leku horiek ekonomikoak izaten dira kasu gehienetan eta banaka edo taldeka erabil daitezke.

Instalazioek ostatu hartzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte eta horrela, bi oheko, lau oheko edota taldeak jasotzeko prestaturik dauden gelak dituzte. Azken horietan pertsonak sexuka banatzen dira. Hau da, gizonezkoek gela batean egiten dute lo eta emakumezkoek beste batean.

Aterpetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, aipatzekoa da kasu askotan mantenua eskaintzen dutela. Hori erabiltzeko, ordea, erabiltzaileak bere laguntza eman behar du. Hau da, aterpetxean bazkaldu behar baldin baduzu, mahaia jartzen, otordua zerbitzatzen eta beste hainbat lanetan lagundu behar duzu. Era berean, batzutan, ezinbestekoa da izarak edota lo egiteko zakua eramatea. Aterpetxeek beste hainbat arau ere badituzte. Besteak beste, sarrera eta irteera orduak dituzte. Modu horretan, ezin daiteke instalazioetan araututako orduetatik kanpo sartu.

Aterpetxeak mundu osoan.

Euskadin, Arabako, Bizkaiko eta Gizpuzkoako aterpetxeek Euskadiko Gazte-aterpetxe Sarea osatzen dute. Aterpetxe batzuk pribatuak dira eta beste batzuk diputazioen edo udalen  mendekoak dira. 

Hauetariko batzuk, Gazte-aterpetxeen Espainiako Sareko (gazteleraz REAJ) eta nazioarte mailako HiHostels sareko kide dira.

Mundu osoko sareko atxepetxeak erabiltzeko aterpekide-txartela izan behar da nahiaez.  

Azken eguneratzea: 2015/06/11
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas