Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Euskararen aldeko jaiak: Korrika 2017, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Euskal Eskola Publikoa

Korrika 2017

Korrika 2017

Non: Otxandiotik Iruñeara.
Noiz: martxoaren 30etik apirilaren 9ra
Leloa: Batzuk
Korrika.eusKorrika bideoa
AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

Hasierara joan

Urte osoan euskararen aldeko jaiak izaten dira Euskal Herrian. Ikastolen Elkarteak eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatutako festen berri hementxe duzu. Urtero bezala, ez ezazu euskararekin duzun zita galdu, eta parte hartu!!! 

Herri Urrats 2016

Herri Urrats 2016

Non: Senperen
Noiz: Maiatzaren 8an
Leloa: Jalgi
herriurrats.eus -  Twitter

Aurten, hogeita hamahiru urte beteko ditu Seaskak antolatzen duen jaiak. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolak ezagutzera ematea izango da helburua baita euskal hizkuntza eta kultura sustatzea ere.

 

Hasierara joan

Ibilaldia 2016

Ibilaldia 2016 logoa

Non: Durangon
Noiz: Maiatzak 29
Leloa: Dagigun!

Ibilaldia.eus - Facebook - Twitter

Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak hartu dute Ibilaldia 2016 antolatzeko ardura. Ardura eta erronka, Bizkaiko ikastolen jaialdiaren jatorrizko izaerarekin bat egiteko gogotsu ekin diote.

 

Hasierara joan

Euskal Eskola Publikoa 2016

Euskal Eskola Publikoa 2016 logoa

Non: Hendaian
Noiz: Ekainak 5an
Leloa: Eman eskua

Euskaleskolapublikoarenjaia.eus

“Emazu eskua” da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren leloa. Lelo honen bidez irudikatu nahi dute elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia euskararen etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dute ekainaren 5ean Hendaian.

Hasierara joan

Araba Euskaraz 2016

Araba Euskaraz 2016 logoa

Non: Agurain 
Noiz: Ekainak 19an
Leloa: Geroari Begira

Arabaeuskaraz.eus -  Twitter

Ikastola gaztea da Lautada Ikastola. Hasiera gogorra izan duen arren “gogo biziz” aritu dira 2010az geroztik, guraso, ikasle, irakasle eta laguntzaileei esker aurrera ateratzen ari da Lautadako euskalduntze prozesuan beharrezkoa den proiektua.

Hasierara joan

Kilometroak 2016

Kilometroak 2016 logoa

Non: Bergaran
Noiz: Urriak 2
Leloa: Dmasa
Kilometroak.eus - Twitter

Aranzadi ikastola 500 familiek, 712 ikaslek eta 62 profesionalek osatzen dute, beste hainbat laguntzailerekin batera. Ikastola Bergarako guraso batzuk sortu zuten 1971 urtean eskola euskaldun eta berritzailea nahi zutelako eta izpiritu horri heldu diote 44 urte hauetan.

 

Hasierara joan

Nafarroa Oinez 2016

Nafarroa Oinez 2016 logoa

Non: Viana eta Lodosan
Noiz: Urriak 16an
Lema: Hartu, tenka, tira!

Nafarroaoinez.net - Twiter

Erentzun Ikastola orain dela 35 urte zonaldean biziki errotuta dago, inguruan integrazio eta sozializazio maila altuarekin eta matrikulazio esanguratsuarekin. Viana eta inguruko herrietako ikasleak biltzen ditu, 4 hilabetetik lehen hezkuntza bukatu arte.

Ibailade Ikastola bi ikastolen bat-egitetik sortutako hezkuntza proiektua da; Muskaria eta Deikaztelu. Azken hau, izen bereko herrian, Deikaztelun, sortu zen 1978.urtean Sartagudan bukatzeko 1990ean.

 

Hasierara joan

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas