Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Argitalpen-data: 2013/07/11

Erasmus +: Gazteak Ekinean: zer da, helburuak, nork har dezake parte, ekintzak...

ERASMUS+ Europar Batasunaren hezkuntza-, prestakuntza-, gazteria- eta kirol-egitasmo berria da, 2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo dena. ERASMUS+ egitasmoak bere baitan hartzen ditu aurreko 'Etengabeko Prestakuntza (Erasmus, Leonardo da Vinci, Comenius eta Grundtvig)', 'Gazteak Ekinean', 'Erasmus Mundus', Alfa III, Tempus eta Edulink egitasmoak.

Twitter seare sozialean berriak jarraitzeko #ErasmusplusJuventud da traola

Erasmus +

Honako hauek dira egitasmoaren bereizgarriak:

  • Gaitasunen eta kualifikazioen aintzatespena eta balidazioa
  • Nazioarteko dimentsioa
  • Hizkuntza-aniztasuna
  • Berdintasuna eta inklusioa
  • Parte-hartzaileen babesa eta segurtasuna

Egitasmoa indarraldiaren lehen urtean dago, eta, horrenbestez, hainbat gauza aldatuz joan daitezke. Gida honetan egitasmo osoa deskribatuko dugu, baina gazteei gehien bideratzen zaizkien ekintzetan jarriko dugu arreta, gazteak baitira gidaren helburu.
 

Helburuak:

Honako hauek dira ERASMUS+ egitasmoaren helburuak, gazteriaren arloari dagokionez:

Gazteak
Gazteaukera argazki bilduma
Egilea: Xabier Miquelez de Mendiluce Peña
  • Gazteen oinarrizko gaitasunen maila hobetzea.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan.
  • Herritartasun aktiboa, kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte-integrazioa sustatzea.
  • Gazteriaren arloaren eta lan-merkatuaren arteko loturak indartzea.
  • Lan-merkatuan hobekuntzak sustatzea, gazteriaren arloko erakundeen eta beste alderdi interesatu batzuen arteko elkarlana areagotuta.
  • Toki-mailako, eskualde-mailako eta nazio-mailako politiken erreformak osatzea.
  • Ezagutzan eta esperientzian oinarritutako gazte-politikaren garapena babestea.
  • Ikaskuntza ez formalaren eta informalaren aintzatespena.
  • Gazteen jardueren nazioarteko dimentsioa indartzea.
  • Gazteriaren arloko langileek eta erakundeek duten egitekoa indartzea, gazteentzako laguntza-egitura gisa.

Egitasmoaren gida
Europako Batzordeak Erasmus+: Gazteak Ekinean programaren Espainako Agentzia nazionalak prestatutako webgunean aurkituko duzu egitasmoari buruzko informazio guztia. Webguneak eta edukiak itzuli eta eguneratu ahala, informazio gehiago aurkituko duzu, bai Gazteaukeraren eta Injuveren webguneetan.

Erasmus + egitasmoaren egitura

Egitasmoak bere baitan hartzen ditu gazteriaren, hezkuntzaren eta kirolaren arloko programak, baina hiru ekintza gakotan egituratuta. Ekintza gako horietan bai ekintza berriak, bai aurretik ezagutzen genituen ekintzak eta programak sartzen dira.

  • Hezkuntza. Comenius, Etengabeko Ikaskuntzako Programa; Erasmus; Erasmus Mundus, Leonardo Da Vinci, Grundtvig, Jean Monnet
  • Gazteria. Gazteak Ekinean egitasmoa (trukeak, Europako Boluntario Zerbitzua eta abar).
  • Kirolak. EBko kirol-egitasmoa.

Honako hauek dira hiru ekintza gakoak:

  • Pertsonen mugikortasuna, ikaskuntza dela-eta.
    • Gazteen mugikortasuna: gazteen trukeak, Europako Boluntario Zerbitzua eta ekintza berritzaileak.
    • Gazteriaren arloan lan egiten dutenen mugikortasuna.
  • Berrikuntzarako eta praktika egokien trukerako elkarlana.
    • Garapenerako, gaitasunak indartzeko eta ezagutzak trukatzeko laguntza, erakundeen arteko elkarte-akordioen bitartez.
  • Erreforma politikoei laguntzea:
    • Gazteriaren arloko Europar Batasuneko agenda politikoaren aplikazioa.
    • Kualifikazioak garatzeko tresnen aplikazioa (Youthpass).
    • Europako eremuko sareentzako eta GKEentzako laguntza.
    • Elkarrizketa politikoa Europa- eta nazioarte-mailan eta elkarrizketa egituratua gazteekin (topaketak gazteen eta gazteen arloko arduradun politikoen artean).

Nork har dezake parte?

  • Norbanakoak:
    ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, lan-praktikak egin dituzten edo helduen heziketako programetan parte hartzen duten pertsonak, boluntarioak, gazteak —13 eta 30 urte bitartekoak, ekintzen arabera—, eta hezkuntzan, prestakuntzan eta gazterian jardunean dauden erakundeetan lan egiten duten pertsonak.
  • Erakundeak:
    pertsonen parte-hartzea Erasmus+ egitasmoan erakunde publiko nahiz pribatuen edo pertsonen taldeen bidez gauzatzen da beti.

hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana