Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Zure Gazte-txartelarekin Euskadiko, Estatuko eta Europako museoez gozatu ahal izango duzu, gutxiago ordainduz!

Zure Gazte-txartelarekin, Euskadiko museo garrantzitsuenetarako sarreran deskontu nabarmenak eta prezio bereziak lortzeaz gain, horixe egin ahal izango duzu Estatuko museo askotan eta Europako beste hainbat museotan. Jada ez duzu beste txartel bat atera behar! Gutxiago ordaindu honako museo hauetarako sarreran:

Euskadin

Kontsulta itzazu  Euskadiko museo guztietako deskontuak Gazte-txartelaren abantaila-bilatzailean.

Eta gogoratu museoetarako sarreren zozketak ere egiten ditugula: Guggenheim Bilbao, Artium Vitoria-Gasteiz, San Telmo Donostia, GauArt Artiumean, Bilboko Itsas Museoa, Bilboko Arte-Ederrak, Photomuseum Zarautz (hilero), Aquarium Donostia (hilero).

 

Estatuan

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren mende dauden ondorengo Museotarako sarreran % 50eko deskontua lortzeaz gain:


Mérida - Erromatar Artearen Museo Nazionala, Valladolid - Cervantes Etxea Museoa eta  Eskultura Museo Nazionala,
Almagro - Teatro Museoa, Toledo - Grecoren Museoa eta Museo Sefardia, Santillana del Mar - Altamirako Museo Nazionala eta Ikerketa Gunea, Madril merikaren Museoa - Museo Arkeologiko Nazionala - Cerralbo Museoa - Antropologia Museo Nazionala - Dekorazio Arteen Museo Nazionala - Lázaro Galdiano Museoa - Sofía Erregina Arte Gune eta Museo Nazionala -  Prado Museo Nazionala - Erromantizismoaren Museo Nazionala - Sorolla Museoa - Jantziaren Museoa, Cartagena - ARQUA - Urpeko Arkeologia Museo Nazionala, Valentzia - Keramika eta Eleiz Arteen "González Martí" Museo Nazionala.

Beste Autonomia Erkidegoetako Gazte-txartelaren Programekin akordioak dituzten museoetan deskontu interesgarriak lortu ahal izango dituzu, kontsulta itzazu:

Andaluzia, AragoiAsturias, Balear Uharteak , Kanariak, Kantabria, Caztela-Mantxa, Gaztela-Leon, KataluniaValentzia, Extremadura, Galizia, Errioxa, Madril, Nafarroa, Murtzia.  

Europan:

Europan barrena ibiliko bazara eta zure ibilbidean aurkitzen dituzun museoetan geldialditxo bat egin nahi baduzu, ez da beharrezkoa beste txartel bat ateratzea, zure Gazte-txartelarekin Europa osoan dauden museo askoren sarreran deskontua lortu ahal izango duzu; begirada bat eman zerrendari!

Azken aldaketako data: 2017/06/30
 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana